EU | ES | EN
Gobierno Vasco

ORIENTAZIOA

Gure institutuan, Orientabidea honela ulertzen dugu: une bereziak dituen etengabeko prozesu batean ikasleei ematen zaien laguntza bezala. Laguntza hori gauzatzearren honako helburu hauek finkatu ditugu:

  • Porrot eskolarra aldez aurretik ekidin eta ikaslego osoarengan ikasteko gaitasuna gehitu ahal izateko, ikasgai desberdinetan integratuz, Ikasketa Ohitura eta Teknikarik eraginkorrenak landu.

  • Hortarako behar diren saio eta ariketak eginez eta behar duten informazio emanez, ikasketa-lanbideekiko erabakiak baldintzarik onenetan hartu ditzan, ikaslegoarengan, heldutasun bokazionala lortu, benetako autorientabidea garatzen dugularik. Hortarako oso baliogarria den Internet-tresna erabiltzen irakastea. Ildo berean, Moodle Plataforma erabiliz, informazioak eta orientaziorako tresnak ikasle eta gurasoentzat eskuragarriak izan daitezen, behar diren ahaleginak egin.

  • Gela eta Ikastetxeko bizitzan integraziorik onena lortu dezaten, behar duten laguntza, ikasleei eman.

  • Ikaslegoarengan, heldutasun integrala ahalbidetu.

  • Ikastetxeko baliabideen erabilera hobetu eta kanpoko Laguntza zerbitzuei sarbidea erraztu.

ARDURADUNAK:  Alberto Ariño eta Xabier Tolosa

BERRIAK

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net