EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Sint Aloysius-Orixe

 

 

 

 

Facebook

ORIXEKO IKASLEAK MATEMATIKA OLINPIADETAN

Orixeko Aimar Alvarez Etxarri ikasleak 7.postua lortu du Matematika Olinpiadetan.

Urtero Euskadiko Hezkuntza sailak Matematika olimpiadak antolatzen ditu. Aurten, Orixeko 2.DBH-ko Aimar Alvarez Etxarrik zazpigarren postua lortu du. Postu hau lortzea oso zaila da Euskadi guztiko eskoletako ikasleak joaten baitira. 7.postua lortzeko abilezia handia behar da eta nabaria da Aimarrek abilezia hori baduela. Ekainaren 1ean izan zen sari banaketa. Azterketa ikusteko egin hemen klick.

AGENDA21 - UDAL FOROA

Urtero moduan herri mailan egin dugun lana udal foroarekin bukatu dugu. Hilaren 23an, udaletxera joan ginen aurreko astean ikasleen foroan parte hartu genuen guztiak. Tolosako ikastetxe guztietako ordezkariak ingurumen zinegotziarekin eta teknikariarekin bildu ginen, eta, aurten klima aldaketa gaiaren bueltan ateratako ondorioak, konpromisoak eta proposamenak eraman genituen. Haien erantzuna jaso genuen eta lana bukatuta, institutura buelta…

 

BERDINTASUNA ESKOLAN ERE IKASTEN DA

LGBTIQ+ fobiaren aurkako egunaren harira Orixe BHIko ikasleek hainbat ekintza egin dituzte.

Maiatzaren 17an LGBTIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun hau izenak dioen bezala LGBTIQ+ pertsonek sufritzen duten erasoen aurkako eguna da. Egun honetan Orixe BHIko ikasleek hainbat ekintza eraman zituzten aurrera.

Welcome to Tolosaldea

`Welcome to Tolosaldea´ izeneko proiektua jarri zuten martxan kurtso erdialdean 1.DBH-ko ikasleek. Kanpotik datozen ikasle berriei zuzendutako web orrialde bat da. Hainbat ikasgai bateratuta ari dira burutzen, besteak beste: Biologia, Euskara, Gizarte IKT eta Ingelesa. Helburua da Tolosaldeari buruzko informazioa ematea ikasle atzerritarrei. Horrela bertako klima, herriak, monumentuak, egin daitezkeen ibilbideak… ezagutzeko aukera dute.

IRUDIA & SOINUA - KORTOAK

Kurtsoaren azken txanpa honetan IRUDIA&SOINUAko ikasleek ORIXE HABITATZEN ariketaren lelopean euren trebezia erakutsi digute ilusioz beterik sortu dituzten KORTO hauek eskainiz. Lan hauek luze eramaten dute baina gure gazteak ez dira beldurtu eta elkarrekin antolatuz filmetxo hauek grabatu eta editatu dituzte, guztientzat ikusgai. Eskerrik asko gazteok, zuen sormenarekin arazo teknikoak gainditzeko horren ausartak izan zaretelako, benetan.

Esteka honetan ikus ditzakezue aipatutako lanak: KORTOAK

  

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net