EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Sint Aloysius-Orixe

 

 

 

 

 

Facebook

LITERATURA ASTEA

Joan den astean Samaniegon, urtero bezala, liburuaren nazioarteko egunarekin bat eginez, literatura astea ospatu zen irakasle eta ikasleen partaidetzarekin.

Literatura astea Samaniegoko liburutegiaren arduradunak antolatzen du beste irakasleen laguntzarekin. Aste hau ospatzeko ekintza desberdinak egin dituzte; adibidez, Irakurketa maratoia, hau da, hizkuntza ezberdinetako liburu irakurketa. Gure ikastetxea kultura ezberdinetako ikasleez osatuta dagoenez, hizkuntza ezberdinak ezagutzeko aukera dugu liburuen bitartez.

GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO ATLETISMO TXAPELKETA

 Joan den igandean, apirilak 22, Ordizian, gipuzkoako kluben arteko atletismo txapelketa ospatu zen, eta Orixe institutuko 1. ta 2. DBH-ko ikasle batzuk izan genituen bertan, Tolosako atletismo taldeko beste kideekin. Gipuzkoatik zortzi klubek hartu zuten parte, baina Tolosako klubeko nesken zein mutilen taldeak izan ziren garaile bertan. Horrekin batera erreleboen txapelketa ere ospatu zen, eta bertan neskak podiumaren gorenera igo ziren eta mutilak txapeldunorde azpitxapeldunak izan ziren. ARGAZKIAK IKUSI 

UDABERRIKO MATEMATIKA LEHIAKETA

Apirilaren 21ean DBHko 2. 3. eta 4. mailako sei ikasle hauek Bilbora joan ziren Udaberriko Matematika Lehiaketan parte hartzera.

DBH-1-KO IKASLEAK ZUGARRAMURDIN

Martxoaren 22an 1.mailakoak Zugarramurdira joan ziren sorgin ehizari buruz gehiago jakiteko asmoz. Primeran ibili ziren!    ARGAZKIAK IKUSI

 

  

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net