EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Sint Aloysius-Orixe

Facebook

FRANTSESEKO IKASLEAK ABBADIAKO GAZTELUAN

Salut! Frantseseko DBH4, BATX1 eta BATX2ko ikasleek irteera egin zuten apirialaren 8an Abbadiako gaztelura lehenik eta Donibane Loitzunera jarraian. Bertan, orain arte ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izan zuten, museoko argibideak entzunez eta galdetegi bat erantzunez. Ikusi ARGAZKIAK.

4.DBHko IKASLEAK ZUMAIAN

Biologia eta Geologia mintegiak antolaturik, Orixe institutuko DBH4ko 59 ikasle apirilaren 3an Zumaian izan ziren eta bertan Algorri Interpretazio Zentroko langileen eskutik denbora geologikoaren 50 milioi urte baino gehiagoko historia jasotzen duen flyscha bisitatu zuten. Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xa¬flek osatzen dute Zumaiako flyscha, geologiaren ikuspuntutik mundu mailako erreferentzia denaARGAZKIAK IKUSI

PI EGUNA

Orixe ikastetxean π eguna ospatu nahi izan dugu, eta 2.DBHn, Matematikako klasean, esperimentalki ikusi dugu zirkunferentziaren luzera eta bere diametroaren arteko zatidura kalkulatuz gero, balio horretara hurbilduko garela. GEHIAGO IRAKURRI

ORIXEKO IKASLEAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

Ingeles, Matematika eta Fisika departamentuek antolaturik, Orixe institutuko DBH2ko 116 ikasle otsailaren 19an Donostiako Eureka zientzia museoan izan ziren eta bertan hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten. GEHIAGO IRAKURRI.

Baiona-Tolosa elkartrukea abian da!

Uztailean egingo den 15 eguneko elkartrukeak euskara eta frantsesa indartzea izango ditu oinarri. Aurten izango da estreinakoa eta esperientzia pilotu gisa hartuko dute.

Tolosako Asmoberri Guraso Elkarteak eta Baionako Jakinola elkarteak elkarlanean bultzatu dute aurten esperimentazio fasean izango den proiektua, Orixe BHIko ikasleen eta Baionako Marracq ikastetxe publikoko ikasleen artekoa. Ostegunean, otsailak 14, Baionan izan zen Asmoberriko eta Orixe ikastetxeko ordezkaritza bat (Argazkian: Eli Gabarain Asmoberrikoa eta Jesus Garate Jakinolakoa, Baionan, ostegunean). Antolaketako azken zehaztasunak lotzera joan ziren, besteak beste, ikasle-bikoteak egitera.

 

 

  

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net