EU | ES | EN
Gobierno Vasco

 

Sint Aloysius-Orixe

Facebook

Dena prest Orixen Euskararen eguna ospatzeko

Aurtengoan abenduaren 3a larunbata izanik, Orixen bezperan ospatuko dugu Euskararen eguna. Hona hemen prestatutako egitaraua   EGITARAUA.

 

DBH-2- BAKEAREN MILIA

Azaroaren 16an Donostian egon ginen "Bakearen Milia"n parte hartzen DBH2ko ikasle batzuekin. Taldeka antolatutako gymkana batetan Bakea, Indarkeria Eza eta Giza Eskubideen inguruan hausnartu genuen. Bi orduko dinamika horretan, gutariko bakoitzak herrialde ezberdinetako biztanle rola hartu genuen (Kongo, Siria, Europa, EEBB, Txina edo Peru)  eta jaio garen herrialdearen arabera, eskubide gehiago edo gutxiago ditugula ikusi genuen.  ARGAZKIAK IKUSI

DBH-1 - BERTIZ

DBH-1ko ikasleak Bertiz-en (Nafarroa) egon ziren Urriak 13 eta 14ean. Bertan ekintza desberdinetan parte hartu zuten aterpetxeko begiraleen eta ikastetxetik joan ziren irakasleen laguntzarekin.

Ekintza honetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

INIKA MUGIKORRERAKO APP-AREN INGURUKO PRESTAKUNTZA SAIOA

Datorren urriaren 13an arratsaldeko 18:30etan izango da Gorosabel eraikinean. Prestakuntza guraso guztiei zuzendurik dago.

IKASKETA BIDAIARAKO TXISTORRA SALMENTA

Orixeko DBH3ko ikasleak dagoeneko hasi dira  Ikasketa-Bidairako dirua biltzeko txistorraren salmentarekin. 

Ikasleek hilabeteko azkeneko larunbatetan txistorra saltzen dute azokan eta horrela jarraituko dute datorren urtean ere. Oso giro politean aritu ziren gainera!  ARGAZKIAK IKUSI

 

  

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net