EU | ES | EN
Gobierno Vasco

ZIGkaria

 

 

 

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Udalak hezkidetza proiektua izan du martxan azken lau urteetan, besteak beste ikastetxeetan ikasle zein irakasleei formakuntza eskeiniz edota aholkularitza zerbitzu bat habian jarriz. Proiektu honen ebaluaziorako azkeneko bilera, Topagunea, datorren urriaren 18an, azteazkena, 17:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean izango da. Bilera honetan guraso, ikasle, irakasle, orientatzaile eta jangelako hezitzaileak bildu nahi ditugu, denok batera hezkidetzaren erronkaren inguruan hitz egiteko. Orixetik, bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, hezkidetza denon kontua delako.

 

IRAKURRI ETA SORTU LEHIAKETA!

Orixeko HIZPRO (hizkuntza proiektua) batzordetik lehiaketa batekin gatozkizue. R.J. Palacioren La lección de August liburuaren bitartez gauzatu nahi duguna; literatura aldetik izan dezakeen aberastasunaz  gain, liburuak hainbat balio interesgarritan sakontzen duelako: elkarrekiko begirunea, aniztasuna, pertsonaren garapena.... Eta baita ere abenduaren 1ean liburuari buruzko filma merkaturatuko duten aurreikuspena dagoelako, beraz aukera ezin hobea iruditu zaigu irakurketarekin hasitako zikloa pelikula ikusteko aukerarekin uztartzea.  INFORMAZIO GEHIAGO.

Beldur barik lehiaketa

BELDUR BARIK 2017 PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN. BELDUR BARIK JARRERAREKIN! 
 

Indarkeria sexista prebenitzeko urtero gazteen artean egiten den programa integrala baten barruan, Beldur Barik ikus entzuneko lehiaketa habian da jada, beldur barik jarrera bultzateko. Orixetik, lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jarraian aurkituko dituzue oinarriak: Oinarriak - Bideoa 

Bestalde, EMAK, emakume kirolarien taldeak, Donostiako Berdintasun Sailaren laguntzarekin 2018ko egutegia egiteko lehiaketa bat martxan jarri du. Hona hemen oinarriak.
 
 

BEKAK 2017/18

Beka eskaera egiteko epea zabalik dago urriaren 18a bitarte.

Bete beharreko baldintzak lotura honetan ikus ditzakezue: BALDINTZAK.

2016/2017 ikasturtean beka eskaera egin zuten ikasleek  imprimakia jaso dute eskolan eta bertan adierazten zaizue egin beharrekoa.

Eskaera berria egiten duzuen familiek bi aukera dituzue:

- Online bidezko eskaera esteka honetan: https://labur.eus/KkWV9 Ondoren dokumentua imprimatu, sinatu eta Orixeko idazkaritzara ekarri.

- Orixeko idazkaritzan. Gurasoak NAN-a eta kontu korronte zenbakia ekarri behar ditu.

 

Informazio gehiagorako: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/escolarizacion_e.html

Edo Orixeko idazkaritzan 943651387 telefonoan.

Facebook

 

 

 

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH

 

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net