EU | ES | EN
Gobierno Vasco

IK /KI

IKASTEKO KOOPERATU ETA KOOPERATZEKO IKASI

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA eskolan txertatzea  da proiektu honen helburua. 

Oinarrizko Hezkuntzako curriculumak dio ikasleak DBH bukatzean konpetentzia hauek bereganatuta izan behar dituztela:

a) Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna.

c) Matematikarako gaitasuna.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Proposamen metodologiko honen bitartez, oinarrizko konpetentziak  lantzeko aukera hobea dugu. Iruditzen zaigu gutxienez b), d), f) eta h) konpetentziak  garatzea lortzen dela.

ZENBAIT HELBURU OROKOR

  • Parte hartzen duten  ikasle guztien emaitzak hobetzea
  • Nahiz eta taldean aritu, banakako ikaskuntza  eta horrekin batera ikasle bakoitzaren autonomia hobetzea.
  • Irakaskuntza indibidualista aldatzen hastea.
  •  Gaur egungo gizarteak lan munduan eskatzen duen taldean lan egiteko trebetasuna garatzea.

PROIEKTUAREN KOORDINATZAILEA: Nekane Arsuaga

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net