EU | ES | EN
Gobierno Vasco

HEZKIDETZA

ARDURADUNAK: ONINTZA MUÑAGORRI ETA ARANTXA DORRONSORO

OROKORTASUNAK

Orixe BHI ESKOLA HEZKIDETZAILEA bihurtu nahian, Hezkidetzan oinarritutako eskola baten bidean gaudenez, hona hemen geure hausnarketa, genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartuz, planteamendu integral baten bidez. Bat egiten dugu Plan orokor honek duen misioarekin:

Plan hau landu da hezkidetzazko eskola-eredu bat bermatzeko, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alboratuta pertsonen garapen integralean oinarrituko dena; ikasleak era guztietako bazterkeria eta genero-indarkeriaren gaitzespenean heziko dituena, eta orientazio akademiko eta profesional ez-sexista eskainiko duena, hezkuntza-komunitateko pertsona guztien partaidetzaz eta inplikazioaz”.:

Gure institutuko jardunean egon daitezkeen genero-desberdintasunak desagertzeko plana eratzera gatoz, eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortuz. Genero-indarkeria prebenituz, kasuak lehenbailehen detektatuz eta indarkeria hori jasaten duten biktimei arreta egokia emanez.

Azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net