EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Hizkuntza Proiektu Eleanitza

  • Hizpro Batzordea

1.- HIZKUNTZA PROIEKTUA DEFINITZEN

Dokumentu bat da. Bertan, ikastetxeko hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dira, haien trataerari koherentzia emateko. Hizkuntzekiko lan-tresna integrala da ikastetxearen komunikazio-testuinguru osoari eragingo diona (ikas-irakaskuntzei, eskolako zein ikastetxea txertatua dagoen gizartearekiko harremana).” (Berritzegune Nagusia)

    Ikastetxe bakoitzak, hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako alderdi guztiak ondo planifikatzeko, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua egin behar du. Ikaskuntza-prozesu osoan hizkuntzak irakastearekin eta erabiltzearekin lotutako irizpideak garatu behar ditu Proiektu horrek, bai eta Hezkuntza Proiektuan jaso ere, eta bestalde, Curriculum Proiektuan hizkuntzen trataera ere zehaztu behar du. Halaber, ikastetxeko dokumentu guztiek hartu behar dituzte oinarri Proiektuan jasotako erabakiak.”   (Heziberri 2020)


2.- “ELEANIZTASUNERANTZ” EGITASMOA

      Komunikaziorako konpetentzia (hitzezkoa, hitzik gabekoa nahiz digitala) lortze aldera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, euskara ardatz nagusi hartuta, hezkuntza batik bat hirueleduna (eta eleanitza) hedatze aldera urratsak ematen jarraitzea erabaki du, ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan komunikazio-gaitasun baliagarri eta eraginkorra lor dezaten euskaraz eta gaztelaniaz, eta nahikoa ingelesez, beren hizkuntza-proiektuetan hala aurreikusten duten ikastetxeetan laugarren hizkuntza batean oinarrizkoa ikasteko aukera alde batera utzi gabe.

    Bestalde, Sailak irakasleak etengabe prestatzeko Prest Gara Plana abiarazi du 2014-2017 aldirako, eta bertan “Eleaniztasunerantz” egitasmoa adierazi du, lehentasunezkoak diren ekintza-ildoen artean.

    2014eko ebazpen baten bidez Hezkuntza sailburuordeak “Eleaniztasunerantz” egitasmoa adierazi zuenean, 2014-2016 ikasturtetarako oinarriak finkatuz, gure ikastetxeak egitasmoan parte hartzea erabaki zuen, irakasleen eta O.G.aren onespenarekin.

    2015eko martxoaren 11ean ebazpen berria argitaratu zen. Bertan irakur daiteke: “... parte hartu ahalko dute ...hizkuntza-proiektu batik bat hirueleduna (eta eleanitza) dagoeneko abiarazita dutenek eta 2015-2016 ikasturtean abiarazteko asmoa dutenek.”  Orixe BHIk, aurreko deialdian izena eman zuenez, 2015-2016 ikasturtean parte hartzen jarraituko du. Ebazpen berriak, dena den,  2015eko maiatzaren 5erako datorren ikasturterako eskaria eta hizkuntza proiektua Hezkuntza Sailean proiektua berriz aurkeztera behartu gaitu.

        Hau guztia dela eta, “Eleaniztasunerantz” Egitasmoak bi ildoak biltzen ditu: 

  • Alde batetik,  “... beste arlo bat edo ikasgai bat (edo ordu-kopuru baliokidea) atzerriko hikuntzan emango dela, atzerriko hizkuntzako arloaz gain, ikastetxearen hizkuntza-proiektu hirueledunak edo eleanitzak ezartzen dituen baldintzetan.”

  • Bestetik, “... diruz lagunduko da Hizkuntza Proiektu eleanitza abiarazteko irakasleek behar duten formazioa, atzerriko hizkuntzetan irakasteko estrategien gaineko prestakuntza, eta, ...  irakasleen atzerriko hizkuntza-prestakuntza.”


Koordinatzailea: Ros YaƱez

Batzordekideak: Aritz Urien eta Idurre Basterretxea

ATZERRIKO HIZKUNTZAK ORIXEN

Ingelesa eta frantsesa hizkuntzak ikas daitezke Orixen; orain arte, bakoitza bere arloan. 2015-2016 ikasturtetik, Orixe BHIn beste arlo batzuk ere ingelesez egiteko aukera dute ikasleek :

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net