EU | ES | EN
Gobierno Vasco

26. Lilaton

Kaixo laguna, 

Urtero bezala, laster izango dugu Donostian 26. LILATON lasterketa. Martxoaren 1ean, igandean, izango da.

Iaz, 3.500 emakumeek egin zuten korrika eta horietatik talde handi bat ikastetxeetan antolatutako taldeekin joan ziren. Ederra izan zen, eta gozamena  bikoitza; parte-hartzaileentzat, baita ikusleentzat ere.

Hori dela eta, ikastetxean neska taldea osatu, entrenatu eta lasterketan korrika parte hartzea proposatzen dizuegu. Horrela egun horretan denok elkarrekin joan gaitezke trenez edo autobusez.

 

Izen ematea:  10€ (kamiseta oparitzen dute)

Adina: 14 urtetik gorakoentzat.

Izena emateko azken eguna: otsailaren 19a

Animatzen zaretenok izena jarri  ezazue geletan dauden orrietan eta zuekin harremanetan jarriko gara.

Bileratxo bat egingo dugu izena ematen duzuenekin.


 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net