EU | ES | EN
Gobierno Vasco

DIBERTSIFIKAZIOKO 3. ETA 4. MAILAKO IKASLEAK PLAIAUNDIKO PARKE EKOLOGIKOAN.

Dibertsifikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek maiatzaren 20ean Plaiaundiko Parke ekologikoa bisitatu zuten.

Bertan, padurako ekosistema eta bertako fauna eta flora ezagutzeko, biodibertsitatearen garrantziaz jabetzeko eta giza jardueraren eraginak aztertzeko aukera izan zuten.

Horretarako plaiaundiko Txingudiko Ekoetxean informazioa eskuratu ondoren, prismatiko eta giden laguntzaz, parkean zehar ibilbide gidatua egin zuten.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN


 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net