EU | ES | EN
Gobierno Vasco

PI EGUNA

  • Matematika mintegia

Orixe ikastetxean π eguna ospatu nahi izan dugu, eta 2.DBHn, Matematikako klasean, esperimentalki ikusi dugu zirkunferentziaren luzera eta bere diametroaren arteko zatidura kalkulatuz gero, balio horretara hurbilduko garela. GEHIAGO IRAKURRI

2009. urtean, Obama presidenteak, martxoaren 14a π zenbakiaren Nazioarteko egun ofiziala aldarrikatu zuen. Larry Shaw fisikari Estatubatuarrari bururatu zitzaion ideia, Estatu Batuetan martxoaren 14a, 3/14 idazten delako eta π zenbakiaren lehenengo hiru zifrak osatzen dutelako. Azpimarratu behar dugu, euskaraz ere, gaztelaniaz ez bezala, orden berean idazten dugula data hori.

π hizkia grekoa da eta euskarazko P letra adierazten du. Zergatik erabili zuten hizki hau? Perimetro hitzaren lehenengo hizkia delako eta perimetroa, hain zuzen ere, irudi geometriko batek mugatzen duen luzera delako. Aintzinean, irudi geometriko askoren perimetroak kalkulatzeko formulak bazekizkiten, karratuarena, laukizuzenarena, triangeluarena, esate baterako, baina ez zekiten nola kalkulatu zirkuluarena, hau da, zirkunferentziaren luzera. Linea zirkular hori kalkulatzea arazo bihurtu zen Arquimedes iritsi zen arte. Sirakusako genio honek aurkitu zituen Pi zenbakiaren lehenengo zifrak. Bera izan zen lehenengoa ikusten zirkunferentziaren luzera, bere diametroa 3 aldiz baino handiagoa eta 4 aldiz baino txikiagoa dela ikusten. Zirkunferentzia horretan zirkunskribaturiko eta inskribaturiko poligonoen bitartez iritsi zen π zenbakiaren lehenengo hamartarrak lortzea 3,141.

Gaur egun, π zenbakiaren 13 bilioi zifra hamartar baino gehiago ezagutzen ditugu, baina beharrezkoak al dira? NASAk dio bere kalkuluetan ez dituela 40 zifra baino gehiago erabiltzen, kopuru horrekin erroreak minimoak direlako.

Hau guztia dela eta, Orixe ikastetxean π eguna ospatu nahi izan dugu, eta 2.DBHn, Matematikako klasean, esperimentalki ikusi dugu zirkunferentziaren luzera eta bere diametroaren arteko zatidura kalkulatuz gero, balio horretara hurbilduko garela. Noski, neurtzean egindako erroreengatik, zatiketa egitean oso zaila izango zaigu 3,14 lortzea, baina hurbilketa ona lor daiteke ahalik eta ondoen neurtuz gero. Honela, ikasleek, zirkunferentziaren luzera edo perimetroa L=π·d dela egiaztatu dute eta ondorioz, diametroa erradioaren bikoitza dela jakinik L=2·π·r Zirkunferentziaren luzeraz gain, zirkuluaren azalera ikusi dugu jarraian daukazuen bideoa erabiliz eta ondoren arbelean azalduz. Honela, triangeluaren azaleratik abiatuta, oinarria bider altuera zati 2, zirkuluaren azaleraren formula lortu dugu:

 

 

 

 

Bestetik, Manuela Moreno gidoilari eta zuzendari duen “ PIPAS” film laburra ere ikusi dugu: 

Corto PIPAS from Manuela Burló Moreno on Vimeo.

 

Azkenik, π formadun gailetak edo bizkotxoak dastatu ditugu denon artean.

KURIOSITATEAK

  • π zenbakiaren zifra gehien memorizatu dituen pertsona Rajveer Meena indiarra da. 10 ordu inguru behar izan zituen 70.000 zifra esateko.
  • 1879ko martxoaren 14an jaio zen Albert Einstein zientzialaria
  • Iazko π egunean utzi gintuen Erresuma Batuko Stephen Hawking astrofisikariak.

Hemen dituzue ikusgai klasean egindako lanaren hainbat argazki

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net