EU | ES | EN
Gobierno Vasco

ORIXEKO IKASLEAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

Ingeles, Matematika eta Fisika departamentuek antolaturik, Orixe institutuko DBH2ko 116 ikasle otsailaren 19an Donostiako Eureka zientzia museoan izan ziren eta bertan hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten. GEHIAGO IRAKURRI.

  • Planetariumen EVOLUTION izeneko dokumental interesgarria ikusi eta entzun zuten ingelesez.
  • Horren ondoren, eta talde txikietan banaturik, Permanent Exhibition ikusi eta zenbait ekintzetan parte hartu zuten. Horrekin batera, beste 3 jardueratan parte hartu zuten:
    • Look! It´s a cell (ingelesez)
    • Math Mystery Box II (ingelesez)
    • Kimikaren Magia (euskaraz)
  • Bukatzeko, izandako esperientziari buruzko iritzi testua osatu dute ingelesez, talde kooperatiboetan.

Giro ederrean, goizari etekin handia atera genion. Esperientzia ederra Orixeko ikasleentzat!

ARGAZKIAK IKUSI

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net