EU | ES | EN
Gobierno Vasco

JOLASMATIKAKO LEHEN SAIOA

Azaroaren 26an 4. DBH-ko IKT ikasgaiko ikasleek JolasMATIKA proiektuari hasiera eman zioten. Lehen fase honetan ikasleak Donostiako informatika fakultatera joan ziren eta Azpeitiko Urola BHI-ko ikasleekin batera gai hauek landu zituzten: Kodeketa bitarra, Algoritmoak eta pentsakera konputazionala, Konputagailuen egitura eta  Programazioa. Guzti hau lantzeko Informatika gradua ikasten ari diren ikasleen azalpenak jaso zituzten, horretarako Informatika Fakultatean sortu dituzten materiaL osagarriak erabiliz.

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

 

 

MATERIAL OSAGARRIAK:

Bitarra lantzeko:

  • Magia jokorako txartelak
  • Karta-joko bitarra
  • Testu eta irudi bitarrak lantzeko fitxak

Konputagailuen egitura lantzeko:

  •  @PGaraizar -ek sortutako Moon jolasa eta
  • arbela zuria eta fitxak konputagailua (CPUa, erregistroak, UALa eta pantaila) simulatzeko.

Algoritmoak eta pentsaera konputazionala lantzeko:

  • Munstro kotalogo bat 
  • LEGO piezak munstroak eraikitzeko
  • Karta-jokoa galdutako karta bilatzeko

 Programazioa lantzeko:

  •  Dado lasterketaren emaitzak eta algoritmoak idazteko fitxak
  • Aurreko saioan eraikitako munstroak *
  • Programatzeko fitxak, @scratch edo @codeorg-ekoak bezalakoak baina ukigarriak
  • Labirinto txartelak programak simulatzeko Munstroen laguntzaz.

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net