EU | ES | EN
Gobierno Vasco

DREAM TALDEKO BIDEOA

4.DBHko ikasleak Donostian izan ziren, urriaren 26an, EHUko Carlos Santa Maria zentroko areto nagusian, DREAM ikerketa taldeak argitaratutako Lets make the most of multilingualism bideoaren aurkezpenean. Izan ere, Orixeko ikasleak eurak agertzen dira aipatutako bideoan.

 

 

UPV/EHUko Donostia Research group on Education And Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasuna aztertzea du xede. Orixeko proiektu eleanitzaren baitan eta EHUk eskatuta, 2017-2018 ikasturtean DREAM ikerketa taldeko ikerlari bat gure Community Manager Workshop ikasgaiko saio guztiak behatzen aritu zen eta, beste batzuen artean, bertan grabatutako irudiak erabili dituzte bideoan.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net