EU | ES | EN
Gobierno Vasco

EUSKADIKO EDUARDO CHILLIDA MATEMATIKA OLINPIADAN AIMAR ALVAREZ 7. GERATU DA

2018ko Matematika olinpiadan, Euskadiko 104 ikastetxetako 3.000 neska-mutil inguruk hartu dute parte, denak ere DBHko bigarren mailako ikasleak (Arabako 20 ikastetxe, Bizkaiko 49 eta Gipuzkoako 35). Olinpiadaren lehen fasea ikastetxeetan bertan burutu zen, eta irakasleek eurek hautatu zituzten finalera pasatuko ziren bi ikasle onenak. Gure ikastetxean, lehenengo faseko frogan, Aimar Alvarez eta Kimetz Mantxo izan ziren aurkeztu zirenen artean emaitza onena izan zutenak eta beraiek joan ziren ikastetxeko ordezkari gisa bigarren fase edo finalera.

Finala maiatzaren 12an burutu zen, hiru hiriburuetan, eta 225 neska-mutil lehiatu ziren. Ikasle gipuzkoarrek Donostiako Usandizaga-Pe├▒aflorida ikastetxean egin zuten froga. Bertan, lau problema ebatzi behar izan zituzten, besteak beste, arrazoiketa, sormena eta komunikaziorako idatzizko gaitasunak baloratzen zirelarik. Euskadin puntuaziorik altuena lortu zuten lehenengo 12 ikasleek sari bat jaso zuten ekainaren 1ean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren eskutik.

Lehen lau sarituek, hala direla egiaztatzen duen diplomaz gain, Casio kalkulagailu zientifiko bana eta Ingalaterran hiru astez Ingeles ikastaroa egiteko beka jaso dute.

Aimar 7. geratu da eta diplomaz gain, kalkulagailua, Elkar dendetan gastatzeko 100 €ko txartela eta “La Puerta equivocada” Adrian Paenzaren liburua jaso ditu. Nahi izanez gero, sari banaketa ekitaldia (Santiago Fernandezen “La belleza de los n├║meros” hitzaldia barne) web gune honetan ikusgai daukazue

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46413-cristina-uriarte-entrega-los-premios-xvi-olimpiada-matematica-eduardo-chillida?criterio_id=844617&track=1

 

Zorionak!

Eta eskerrik asko bioi parte hartzeagatik.

 

 

 

UDABERRIKO MATEMATIKA LEHIAKETA

Apirilaren 21ean Matematikako beste lehiaketa batean parte hartu zuten gure ikastetxeko hainbat ikaslek. 2.DBHtik Aimar Alvarez, Kimetz Mantxo eta Izaro Azpiroz izan ziren hautatuak ikastetxeko ordezkari bezala lehiaketa horretan parte hartzeko baina Aimarrek egun berean eskolarteko Gipuzkoako Xake lehiaketa zuenez ezin izan zuen parte hartu. Bide batez, aipatu behar da Gipuzkoako txapeldun geratu zela, klub handienetako jokalari onenei irabaziz.

Eskerrik asko Udaberriko lehiaketan parte hartu zenuten guztiei.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net