EU | ES | EN
Gobierno Vasco

ORIXEKO IKASLEAK MATEMATIKA OLINPIADETAN

  • Iker Esnaola

Orixeko Aimar Alvarez Etxarri ikasleak 7.postua lortu du Matematika Olinpiadetan.

Urtero Euskadiko Hezkuntza sailak Matematika olimpiadak antolatzen ditu. Aurten, Orixeko 2.DBH-ko Aimar Alvarez Etxarrik zazpigarren postua lortu du. Postu hau lortzea oso zaila da Euskadi guztiko eskoletako ikasleak joaten baitira. 7.postua lortzeko abilezia handia behar da eta nabaria da Aimarrek abilezia hori baduela. Ekainaren 1ean izan zen sari banaketa. Azterketa ikusteko egin hemen klick.

Community Manager WS-eko ikasleok Aimarri elkarrizketa egin diogu bere esperientziaren berri eman diezagun.

-Zer sentitu zenuen azterketaren erantzuna jakitean?

-Alde batetik urduri sentitu nintzen baina, baita ere oso gustuora zazpigarren postuarengatik, beste edizio batean nire lehengusuak hamaikagarren postua lortu zuelako eta berari irabazteak oso zoriontsu egiten didalako.

-Zer iruditu zitzaizun azterketa?

 

- Azterketa zaila egin zitzaidan baina beste urte batzuetako azterketekin alderatuz gero errazagoa.

 

- Ba al dakizu zein den saria?

 

- Ez dakit ziur baina uste dut saria 100 edo 200 euro direla Elkar argitaletxeko dendetan gastatzeko.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net