EU | ES | EN
Gobierno Vasco

IRAKURLEAREN KABIAREN IKONOA DAUKAGU

  • Irune Martin Montes

Duela pare bat aste, Mikele BeItiak egindako ikonoa aukeratu zuten irabazle Orixeko webgunean ekainean kokatuko den Irakurlearen kabia izeneko blogeko irudi gisa.

Azken hilabeteotan, DBH3ko ikasleek Orixeko webgunean egongo den Irakurlearen kabia atalaren ikonoa diseinatzen eta egiten aritu dira plastikako saioetan. Lotura honetan sortutako logo guztiak aurkituko dituzue.

Ikonorik erakargarriena eta aproposena aukeratzeko, lehiaketa bat antolatu da ikastetxean. Irabazlea Mikele Beitiaren ikonoa izan da eta opari txartel bat eman diote sari bezala Elkar liburudendan erabili dezan. Blog berri honetan, hainbat ikasle, irakasle zein gurasok irakurritako liburuei buruzko erreseinak jasoko dira. Gure artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin sortutako ekimena da.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net