EU | ES | EN
Gobierno Vasco

BERDINTASUNA ESKOLAN ERE IKASTEN DA

  • Ibai Romero Munita

LGBTIQ+ fobiaren aurkako egunaren harira Orixe BHIko ikasleek hainbat ekintza egin dituzte.

Maiatzaren 17an LGBTIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun hau izenak dioen bezala LGBTIQ+ pertsonek sufritzen duten erasoen aurkako eguna da. Egun honetan Orixe BHIko ikasleek hainbat ekintza eraman zituzten aurrera.

Maiatzaren 14-18 astean zehar, tutoretzako orduan, hainbat bideo ikusi zituzten ikasleek transexualitatearen eta homofobiaren inguruan, horien artean “¿QuĂ© es la microhomofobia?” bideoa. Bideo hauek ikusi ondoren, gaiaren inguruan hausnarketa bat egin zuten. Bideoak ikusteaz gain, homofobiaren inguruko datu batzuk ikusi zituzten, homosexualitatea zein herrialdeetan dagoen onartuen, non zigortzen den homosexualitatea heriotza zigorrarekin… Eta denbora soberan bazegoen “roleplay”-en jolastu ziren.

Ekintza honetaz gain, maiatzaren 18an, ostirala, jolastokiko harmailetan ostadar bat margotu zuten. 18an izan zen ekintza hau jolasgaraia luzeagoa baita. Ekintza honetan ikasle nahiz irakasleek har zezaketen parte, guztira 100 ikaslek eta 10 irakaslek hartu zuten parte gutxi gorabehera. Ekintza hau burutzen ari zen bitartean, beste hainbat gauza ere egin zitezkeen leku berean: txapak egin, DBH 3ko ikasleek kurtso amaierako ikasbidairako saltzen dituzten tortilla patata ogitartekoak erosi… Eta hau guztia musika apartaz girotua!

Eta hau guztiaz gainera, bideoklip lehiaketa bat antolatu da. Parte hartzeko egin behar den gauza bakarra da, Yogurinha Borovaren “Eraso sexistarik ez!” abestia oinarri duen bideoklip bat grabatu LGBTIQ+ gaiarekin zerikusia duena eta ekainaren 15a baino lehen entregatu. Oso erraza! Bideoklipak ekainaren 20an erakutsiko dira eta lehiaketako irabazlea ere egun horretan jakingo da. Animatu parte hartzera! Egun honetako argazki gehiago ikusi nahi badituzu klik egin hemen!

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net