EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Welcome to Tolosaldea

  • Garazi Goenaga

`Welcome to Tolosaldea´ izeneko proiektua jarri zuten martxan kurtso erdialdean 1.DBH-ko ikasleek. Kanpotik datozen ikasle berriei zuzendutako web orrialde bat da. Hainbat ikasgai bateratuta ari dira burutzen, besteak beste: Biologia, Euskara, Gizarte IKT eta Ingelesa. Helburua da Tolosaldeari buruzko informazioa ematea ikasle atzerritarrei. Horrela bertako klima, herriak, monumentuak, egin daitezkeen ibilbideak… ezagutzeko aukera dute.

Hori lortzeko, kurtsoan zehar egindako lanak egin eta gorde dituzte bukaeran web orrialdean jarri ahal izateko. Ala, Gizarten klima eman zutenean Tolosaldeako klimari buruzko lantxoa egin zuten; Euskaran deskribapena eta elkarrizketa landu zituztenean, Tolosaldeako herrietako deskribapenak egin zituzten baita Euskaraz ikasi duten kanpotarrei elkarrizketak.

Biologia eta Ingelesean bi ibilbide sortu behar dituzte: bata ingelesez eta Tolosako monumentu esanguratsuenei buruz; eta bestea Euskaraz eta Tolosako alde zaharrean dauden harri ezberdinei buruzkoa. Horretarako, Tolosara jaitsi dira eta Eduloc aplikazioaren bitartez irakasleek sortutako ibilbidearekin, monumentu eta harriei buruzko informazioa lortu dute. Orain Google Mymapsekin ibilbideak sortzea besterik ez zaie falta. Guztia gorde ondoren, orain Informatikako irakaslearekin web orrialdea osatzen ari dira. Hemen dituzue Tolosara jaitsi zireneko argazkiak.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net