EU | ES | EN
Gobierno Vasco

LITERATURA ASTEA

  • Digital Communicationeko Ainara Telleria ikasleak idatzitako albistea

Joan den astean Samaniegon, urtero bezala, liburuaren nazioarteko egunarekin bat eginez, literatura astea ospatu zen irakasle eta ikasleen partaidetzarekin.

Literatura astea Samaniegoko liburutegiaren arduradunak antolatzen du beste irakasleen laguntzarekin. Aste hau ospatzeko ekintza desberdinak egin dituzte; adibidez, Irakurketa maratoia, hau da, hizkuntza ezberdinetako liburu irakurketa. Gure ikastetxea kultura ezberdinetako ikasleez osatuta dagoenez, hizkuntza ezberdinak ezagutzeko aukera dugu liburuen bitartez.

Gela bakoitzak liburu bat aukeratu eta gelakide guztien artean liburua irakurri dute bozgorailuetatik ikastetxe guztiarentzat. Orixeko ikasle batzuk ere parte hartzeko aukera izan dute. Gela bakoitzetik 2 ikaskide joan dira liburu bana irakurtzera eta besteak beste, frantsesa, ukraniera, arabiera, hasania, errusiera, azebaijanera, katalanera edo mandinga hizkuntzak entzuteko aukera izan dugu.

Samaniego ikastetxeak urte asko daramatza aste hau ospatzen.

ARGAZKIAK IKUSI

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net