EU | ES | EN
Gobierno Vasco

" PI EGUNA" 1.DBHn eta 2.DBHn


Aurreko astean martxoaren 14a izan zen, eta egun horretan “Pi eguna” ospatzen dute askok, data begiratuz 3-14 idazten baitugu eta denok dakigu π zenbakiaren hurbilketa bi hamartar erabiliz 3,14 dela.

Berez, π zenbakia zenbaki irrazional bat da, hau da, ezin dugu zatiki edo frakzio moduan adierazi; hau da, infinitu zifra hamartar eta periodorik gabeko zenbakia da. Beraz, nahiz eta Pi eguna ospatu, berez, Pi-ren hurbilketaz ari gara.

Guk ere, Orixe ikastetxean π eguna ospatu nahi izan dugu, eta 1.DBHn, matematikako klasean, esperimentalki ikusi dugu zirkunferentziaren luzera eta bere diametroaren arteko zatidura kalkulatuz gero, balio horretara hurbilduko garela. Noski, neurtzean egindako erroreengatik, zatiketa egitean oso zaila izango zaigu 3,14 lortzea, baina hurbilketa ona lor daiteke ahalik eta hobekien neurtuz gero. Honela, zirkunferentziaren luzera edo perimetroa L=π·d dela egiaztatu dute edo L=2·π·r , diametroa beharrean erradioa ezagutuz gero.

2.DBHn, zirkunferentziaren luzeraz gain, zirkuluaren azalera ikusi dugu esperimentalki. Horretarako, espageti egosiak erabili ditugu. Hasieran, zirkulua osatu dute espagetiekin eta ondoren zirkulu hori triangelu isoszele bat bihurtu dute, oinarria zirkunferentziaren luzera duena eta altuera erradioa duena. Beraz, triangeluaren azalera kontuan izanik:

 

Lotura honetan ikus dezakezue esperimentalki egin duguna zirkuluaren azaleraren formula lortzeko:

http://youtu.be/whYqhpc6S6g

Kuriositate bezala, 1879ko martxoaren 14ean jaio zen Albert Einstein zientzialaria eta aurtengo martxoaren 14an utzi gaitu Stephen Hawking astrofisikariak.

Amaituz, hemen dituzue ikusgai klasean egindako lanaren hainbat argazki: ARGAZKIAK

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net