EU | ES | EN
Gobierno Vasco

V. Kultur astea: Josu Iztueta 3. DBH-ko ikasleekin

  • Digital Communication

Kultur Astea dela Josu Iztueta etorri da Orixe Institutura. DBH 3ko ikasleei bere bizitzan bizi izan dituen abenturak azaltzera; argazkien bidez azaldu du. 16 urterekin hasi zen bidaiatzen eta oraindik jarraitu egiten du. Egindako bidaien nondik norakoak azaltzeaz gain, bidaia horien filosofia ere azpimarratu nahi izan ditu.

Zer da Josurentzat bidaiatzea?

Bidaiatzea ez da leku batetik bestera joatea soilik, bidaiatzea paisaiaz disfrutatzea da bere esanetan.

Furgonetan bidaiatzen zuten. Nairobira Tolosako elkarte batek jarritako autobusean joan zen eta gero kamioi zahar bat berritu zuten 5 hilabeteetan bidaiatzeko. Autobusak 4m neurtzen zituen eta leku batzuetan ez ziren sartzen. Bidaietan animalia asko ikusi zituzten, adibidez: saguak, oreinak, sugeak, baleak, pinguinoak… Piraguan ere bidaiatu izan dute, baita bizikletan ere. Hemendik hilabete batera Marokora joango da eta udan Alaskara egingo du bidaia.

Maren Egues, Markel Urrestarazu, Malen Ugartemendia eta Nahiara Ulanga Digital Communicationeko ikasleek idatzitako albistea

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net