EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Udaberriko Matematika Lehiaketa

Aurten ere gure ikastetxeak Udaberriko Matematika Lehiaketan (maila guztiek parte hartzeko aukera dute) eta Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoan (DBH 2.mailako ikasleentzat) parte hartuko du.

 Lehiaketa hauen helburua: Matematikaren alderdi erakargarria eta atsegina ikasleei erakustea,eta bide batez, matematika ikasteko gogoa eta grina piztu. Problemak ebaztea matematikaren ardatza eta bihotza izanik, ikasleak matematikoki pentsatzera bultzatu nahi dugu (pentsamendu logikoa, geometrikoa, zenbakien propietateak, probabilitatea...)

Ordu lektiboetatik kanpo bi saio eskaintzen zaizkie ikaleei problemen ebazpenean trebatzeko DBH 1-2-3-4 mailetan. Ondoren, ikastetxea lehiaketan ordezkatuko duten ikasleak aukeratuko ditugu. Kontuan izan helburu nagusia lehiaketa baino goian aipatutakoa dela.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net