EU | ES | EN
Gobierno Vasco

V. Kultur astea: Agurtzane Belauntzaran

Agurtzane Belauntzaran kazetari eta bidaiaria Orixera etorri zaigu, Kultur Astea dela eta, Asiara egin zituen bidaiei buruz hitz egitera. DBH 1eko ikasleak izan dira entzuleak. IKUSI ARGAZKIAK

Bi saiotan banatu den hitzaldian, Agurtzanek Asiara egin zituen lau bidaien berri eman digu. Filipinan, Indonesian, Laosen eta Birmanian ibilia da. 2013an egin zuen lehenengo bidaia. Filipinara joan zen bere bikotearekin. Bikotekidea argazkilaria eta bera kazetaria izanik, han bizi izandako pasarteak ekartzea izan zen bidaiaren helburu nagusia.

Bereziki arreta deitu digu hilerri baten gainean bizi ziren filipinar batzuen argazkiak. Hilobien horma gainean eraikitzen dituzte beraien etxeak, lurreko hezetasunetik babesteko. Gainera, umeek hildakoari botatako dirua hartzen omen dute. Bestalde, zaborra itsasora botatzen dute eta itsasoak bueltan ekartzen dituenez, esan daiteke zabor artean bizi direla. Baina beraien garbitasunari, egundoko garrantzia ematen diote. Hau argazkietan argi ikusi dugu, umeen uniformeak zuri-zuri ageri baitira. Hauentzat eguneko unerik onena izozki saltzailea etortzen den momentua da. Indonesiako bidaiari buruz ere hitz egin digu. Ur gainean bizi direnez, beraien jarduera nagusia arrantza da. Haurrek oinez ikasi baino lehen igerian ikasten omen dute. Oinutsik ibiltzen dira, eskolara joateko 3km egiten dituzte egunero eta bidean hartutako arrainak etxera ekartzen dituzte. Gainera, trebeak omen dira naturako materiala erabiliz tresnak sortzen. Laoseko monje budisten bizimodu soilari buruz ere hitz egin digu. Birmaniako bidaia berriz, bizikletaz egin zuten. Hilabeteko bidaia izan zen eta besteak beste komisari eta tenplu batean egin zuen lo. Umeek eguzkiaz babesteko, zuhaitz batetik ateratako krema batez marrazki bereziak egiten omen dituzte aurpegian. Interesgarria izan da oso horrelako abentura zale bat gurekin izatea.

Digital Communicationeko ondorengo ikasleek idatzitako albistea

Ainitze Armendariz

Izaro Azpiroz

Stanislav Cherniavskyi

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net