EU | ES | EN
Gobierno Vasco

V. Kultur astea: "Transformatzen"

Urtarrilaren 18an, Kultur Astea dela eta, transformazioari buruzko hitzaldia ematera etorri dira Orixe ikastetxera, Ekaitz Goikoetxea, Olaia eta German. DBH 4koei transgeneroa eta transexualitatea zer den azaldu diete. Ekaitzek eta Olaiak inguruan bizi izandako transformazioei buruz hitz egin dute; Germanek bere istorioa kontatu du.

Zure ustez zer da neska edo mutila izatea?

German mutil transgeneroa da eta 2016ko uztailean “KLIK” egin zuen; urte bete darama hausnarketa prozesuan. 11 urte zituenean konturatu zen neskak gustatzen zitzaizkiola baina 16 urte izan arte ez zion inori esan. Gustura dago bere genitalekin eta horregatik da transgeneroa. Ez da transexuala, genitalekin arazorik ez duelako.  Talde honek gauza oso garrantzitsuak esan ditu. Esate baterako: “Gure gizarteari pertsona bat gizonezkoa ala emakumezkoa den jakitea iruditzen zaio garrantzitsuena” “Ume bat paseatzerakoan, beti neska ala mutila den galdetzen da” “Garai hauetan jendea genitalengatik edo fisikoarengatik bereizten da mutil edo neska” Hizlariek transmititu nahi izan digute, norberak aukeratzen duela nor den edo nor izan nahi duen.

Digital Communication ikasgaiko ikasleek idatzitako albistea

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net