EU | ES | EN
Gobierno Vasco

4.DBHko ikasleak Zumaian

  • BIOLOGIA-GEOLOGIA MINTEGIA

 

Urtero bezala, aurten ere 4. DBHko Biologia eta Geologiako ikasleekin Zumaiko Algorri Ingurumen eskolara joan gara. Eguraldi ederrak lagunduta hainbat ekintza burutu ditugu Algorriko teknikoen eskutik. Ingurumen eskolan kostalde honetako ezaugarriak azaldu dizkigute: noiz eta nola sortu zen, zein garrantzi duen ikerlarientzat,... Bertan, baita, Euskal Herriko fosil mota desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu, garai eta kokapen desberdinekin erlazionatuz. Azkenik, ibilaldia egin dugu geoparkea den honen itsasertzetik. Kretaziko/Tertziario muga famatua non dagoen ikusi (susmatu) dugu eta flysch-aren ezaugarriak diren geruza gogor (kararriak) eta ahulen (tuparriak) txandaketak behatzeko aukera izan dugu, baita garai bateko klima desberdinekin erlazionatzeko ere. Laburtuz, oso egun polita eta atsegina pasa dugu, hain ederra den parajeaz gozatuz. IKUSI ARGAZKIAK.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net