EU | ES | EN
Gobierno Vasco

GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRU-LAGUNTZARAKO DEIALDIA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak, 2017eko irailaren 28ko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deia egiten duen agindua argitaratu du urriaren 11ean 2017-2018 ikasturterako.

INFORMAZIO GUZTIA LOTURA HONETAN IKUS DEZAKEZUE:  INFORMAZIOA

Hartzaileak

2017-2018ko ikasturteko LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

  • Ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015eko ikasturtetik aurrera.
  • 2016-2017ko ikasturtean eskola-materialerako beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian.

Gure ikastetxea, SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean dagoenez zuen seme-alaba diru-laguntza honen onuraduna izan daiteke, baldin eta iazko deialdian parte hartu ez bazuen.

  • Prestazio ekonomikoa

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez, eta horretarako muga izango da gailu bakoitzaren fakturaren ordainagiriaren bidez justifikatutakoa. Deialdi honetan 2016ko urtarrilaren 1aren ondotik erositako gailuak bakarrik onartuko dira.

  •   Eskaera nola egin

Ikasle bakoitzak instantzia bana bete beharko du. Inprimatu eta guraso edo tutoreak sinatu ondoren, fakturarekin batera eskabidea ikaslearen ikastetxeko zuzendariari aurkeztuko dio, 2017ko urriaren 31ren aurretik. 

Parte hartzeko instantzia (PDF , 497.39 KB)

 

Informazio gehiagorako hona hemen web orri ofiziala. Eta zalantzarik izanez gero idatzi gure ikastetxeko ondorengo helbide elektronikora:   dokumentuak@orixe.net 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net