EU | ES | EN
Gobierno Vasco

IRAKURRI ETA SORTU LEHIAKETA!

  • HIZPRO BATZORDEA

Orixeko HIZPRO (hizkuntza proiektua) batzordetik lehiaketa batekin gatozkizue. R.J. Palacioren La lección de August liburuaren bitartez gauzatu nahi duguna; literatura aldetik izan dezakeen aberastasunaz  gain, liburuak hainbat balio interesgarritan sakontzen duelako: elkarrekiko begirunea, aniztasuna, pertsonaren garapena.... Eta baita ere abenduaren 1ean liburuari buruzko filma merkaturatuko duten aurreikuspena dagoelako, beraz aukera ezin hobea iruditu zaigu irakurketarekin hasitako zikloa pelikula ikusteko aukerarekin uztartzea.  INFORMAZIO GEHIAGO.

Nori zuzendua dago lehiaketa?

Lehiaketa Orixeko DBHko ikasleei zuzendua dago eta banaka edo binaka parte har daiteke.

Eleberri hau oraindik euskaraz ez dago eskuragarri, beraz, normalean ez bezala, ekimena batez ere gaztelaniaz edota ingelesez irakurtzeko izango da, baita frantsesez ere hala nahi izanez gero. Ikastetxeko liburutegian badira ikasleen eskura gaztelaniazko liburuak, baita ingelesekoak ere, paperean nahiz euskarri digitalean. Gogoan izan E-reader edo irakurgailu elektronikoak maileguan har ditzakezuela Orixeko bi liburutegietan hala nahi izanez gero.

 

 Baina zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko?

Lehenik eta behin liburua irakurri. Bakarrik edo lagun edota senide batekin.

Ondoren liburuan deigarria iruditu zaizun esaldi edo pasarte bat aukeratu eta marrazki batekin osatu. Poster bat osatuz.

 Irabazleak zinemarako lau txartel eskuratuko ditu, eta beste lau txartel parte hartzaile guztien artean zozkatuko dira.

 Laburbilduz:

  • LEHIAKETA: La lección de August liburua irakurri.

  • NORK: DBHko ikasleak, banaka zein binaka.

  • AURKEZTU BEHARREKOA: liburuko pasarte bat aukeratu eta poster bat sortu esaldia marrazkiekin osatuz.

  • EPEA: Azaroaren 30a.

  • SARIA: Lan onenaren egile edo egileek filma ikusteko zinemarako 4 sarrera jasoko dituzte eta aurkeztu diren guztien artean beste 4 sarrera zozkatuko dira.

 Parte hartu nahi izanez gero hurbildu liburutegira.

Hala ba, murgil gaitezen Treacher Collins sindromearekin jaiotako Auggi-ren eguneroko bizitza gora-beheratsuan eta goza dezagun irakurmenaz!

 

 


 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net