EU | ES | EN
Gobierno Vasco

INIKA MUGIKORRERAKO APP-AREN INGURUKO PRESTAKUNTZA SAIOA

Datorren urriaren 13an arratsaldeko 18:30etan izango da Gorosabel eraikinean. Prestakuntza guraso guztiei zuzendurik dago.

 

Orixe BHIk ikastetxeko familia guztiei Inika App mugikorrerako aplikazioa eskeintzen dizue. Aplikazio honen bitartez familia bakoitzak une oro eta mugikorraren bitartez ikaslea eta bere ikasketekin zerikusia duten hainbat informazio jaso eta bidaltzeko aukera izango du, besteak beste:

  • Tutorearen edo irakaslearen mezua dutenaren alertak jaso eta zuzenean tutorearekin harremanetan jartzeko modua.
  • Zentruak pasatzen dituen erreziboen karguen berri izatea une oro eta ezustekorik gabe.
  • Irakasle bakoitzak gurasoen seme-alabei ikasgaiaren inguruan idatziriko oharren berri izatea.
  • Huts egiteak: gurasoen seme alaben hutsegiteen jarraipena burutu eta unean bertan justifikatzeko aukera.
  • Nota partzialak: gurasoen seme-alaben aurrerapen akademikoaren jarraipena burutu xehetasun osoz.
  • Jangela: jangelako gora-beheren berri izan eta asistentzia/huts egiteen berri eman.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net