EU | ES | EN
Gobierno Vasco

ORIXEKO LIBURU AZOKA

Urtero liburuaren nazioarteko eguna ospatzen dugu, apirilaren 23an, eta aurten, Miguel de Cervantes eta William Shakespeare idazle handien heriotzaren 400. urteurrena dela eta, ikastetxean ekintza berezia izango dugu.

Liburu trukaketa azoka egiteko, datozen egunetan ikasle bakoitzak etxetik liburu bat ekarriko du, eta txartel bat emango zaio. Liburu guztiak bilduko ditugu eta 22an, ostiralean, azoka egingo dugu. Bertan ikasle bakoitzak berak ekarritako liburuaren ordez, beste batek ekarritakoa eramateko aukera izango du, txartelaren truke.

Ekimen honen helburuak asko eta anitzak dira: irakurzaletasuna bultzatzea, liburuekiko eta idazleekiko adeitasuna adieraztea, erabilitako objektuen berrerabilpena sustatzea,  eta norberari gozamenerako aukera eman diona besteekin elkarbanatzeak ematen duen pozaz jabetzea.

KARTELA HANDIAGOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net