EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aitor Zabala Ikasle onenen orkestran

 «Asko gozatzen dut musika jotzen eta musika ikasketak egin nahiko nituzke»

 14 urtebetetzear da Aitor Zabala, eta sei urte daramatza Tolosako Musika Eskolan perkusioa ikasten. Etxetik datorkio musikarekiko zaletasuna, bereziki anaiengandik: batek perkusioa jotzen du, eta besteak, saxofoia. «Hasieran ez nuen izena eman Musika Eskolan, baina anaia zaharrenak kaxa isila zuen etxean, eta hor ibiltzen nintzen jotzen, Musika Eskolan hasi nintzen arte» dio gazteak.


Ez da damu. Disfrutatu egiten du perkusioajoz, eta ikasi ahala gero eta gehiago: «Gaur egun ematen dudan golpe bakoitzari soinu ona ateratzen saiatzen naiz, ez kolpe soilak jotzen».

Zabalak bateria eta tinbala ditu gogokoen. Horiekin disfrutatzen du gehien. Hala ere, taldearen izaeraren araberakoa dela aitortzen du. Esaterako, txarangetan kaxa jotzea atsegin du.

Etorkizunera begira jarrita, Zabalak argi du musikari lotuta jarraitu nahi duela: «Duela bi urte erabaki nuen batxiler musikala egingo nuela, eta ideia horrekin jarraitzen dut oraindik. Gero Musikenen goi mailako gradu bat egitea gustatuko litzaidake».

TOLOSALDEKO ATARIA

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net