EU | ES | EN
Gobierno Vasco

INFORMATIKA fakultateko dekanoaren hitzaldia.

  • Informatika mintegia

 IKT ikasgaiko ikasleek, EHU-ko Informatika Fakultateko Dekanoa den Kepa Sarasola eta  fakultateko ikaslea den Xabier Ezeiza-ren eskutik hitzaldia jaso zuten otsailaren 3an.

Hizlariak emandako aurkezpenaren bidez eta ikasleek zenbait jolasetan parte hartuz, honako gai hauek azaldu ziren, besteak beste:

  • Zein izan da  konputagailuaren bilakaera lehenengoa sortu zenetik?
  • Ezagutzen al dituzue Tianhe-2 munduko ordenagailu handienaren ezaugarriak?
  • Gaur egungo konputagailuek edozein galderari edo egin beharrari erantzuteko gai al dira?
  • Gure etxean ditugun ordenagailuek eguraldiaren iragarpena egiteko ahalmenik ba al dute? Zenbateko kalkulu abiadura behar da iragarpena  garaiz egiteko?

Gai guzti hauei erantzunez Matematika eta Informatika artean dagoen lotura zuzena azpimarratu nahi izan zuten.

Bukatzeko Informatika ikasketak egin nahi dituen ikasleak izan behar duen profila azaldu zuten:

  • Matematikan oinarri sendoa.
  • Teknologiak eta zientziak sortzen dituzten erronkei aurre egiteko gustua eta nahia.
  • Irudimena, arazo konplexuei irtenbide berritzaileak bilatzeko.
  • Taldean lan egiteko ahalmena

Informatika ikasketen inguruko  informazio gehiago helbide honetan:  www.ehu.eus/if

 

 


 

 

 

 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net