EU | ES | EN
Gobierno Vasco

III.KULTUR ASTEA: LANDER EGIA-ren hitzaldia

Urtarrilak 21ean Samaniegoko  LH6. maila eta Orixe-ko DBH 1. mailako ikasleek LANDER EGIA-ren eskutik hitzaldi interesgarria izan zuten: “Tolosatik Tokiora bizikletaz” “De Tolosa a Tokio en bici” 

Lander Egia tolosarra munduari bira ematen ari zaio bizikletan. Grina 2006an egindako bidaia batean sortu zitzaion, baina horretarako behar den hizkuntza baliabidea ez zuela eta, 2007an lana utzi eta Inglaterrara joan zen ingelesa ikastera.

2014ko martxoan abiatu zen Tolosatik Tokiorantz, Inglaterran egin zituen bertako lagunak bisitatzeko asmotan. Bidaian zehar jaso duen jendearen abegikortasuna eta eskuzabaltasuna azpimarratu du: batere ezagutu gabe etxera gonbidatu dute; jateko ezer gutxi edukita ere, apur hori elkarbanatzeko joera… Horrek jendearekiko harremanetarako erraztasuna eman dio, eta azpimarratu du Albaniako jendea, nekazari jende xumea, beti dagoela jendearekin hitz egiteko prest.

Oraingoz gehien atsegin izan zaion herrialdea Iran da. “Oso irudi txarra dugu Iranez, eta bertako jendea oso esker onekoa da” dio Landerrek, baita esan ere eskerrak eman zizkiotela Iran bisitatzeagatik.

Kultura asko ezagutu eta gauza asko ikasi ditu bukatu gabe duen bidaia honetan. Datorren astean ekingo dio berriro ere Tokiotik aurrera. Ondo joan Lander!


ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net