EU | ES | EN
Gobierno Vasco

III. KULTUR ASTEA: Paco Cascón-en hitzaldia

Urtarrilak 28 Osteguna

Hitzaldia: “Educar en y para el conflicto”.

Emailea: Paco Cascón, psikologoa eta UNESCO katedraren “Bakearen kultura”n irakaslea.

Tokia: TOPIC Ordua: 17:30

Antolatzailea: Samaniego/orixe

 

NOR DA?

Psikologo espainiarra, gizarte ekintzailea izateagatik eta “La alternativa del juego”  bezalako liburuak idazteagatik.

Barcelonako Universidad Autónomako irakaslea da. Gatazkak aztertzea oso gustukoa du; bere ustez ezinbestekoak  eta eboluzioaren motorra dira. Formazio lanetan aritzeaz gain, mundu mailan gatazkak bideratzeko prozesuetan esperientzia handia du.

ZER DIO?

Hona hemen,  abenduan, Orixeko bi irakaslek,  berak emandako hiru eguneko formazio-tailer batean jasotako esaldiak:

  “Gatazka beti bortizkeriarekin lotzen dugu, konturatu gabe, baina desberdinak dira. Gatazka ez bada ondo bideratzen edo ukatzen bada, biolentzia sortzen da”

 “Horrelako kasuetan ageriko irainei, kolpeei, bazterketari … erreparatzen diegu normalean, oso kezkagarriak eta begi bistakoak direlako; ez da nahikoa, ordea, eta ezkutuan dauden beharrak aztertu behar ditugu. Hau da, zergatik gertatu den aztertu beharra daukagu”

"Gaztetxoen artean edota gaztetxoekin ditugun harremanetan oso ohikoak dira gatazkak, bai eskolan, bai etxean, baina ez digute nola jokatu erakutsi, eta galduta ikusten dugu gure burua”Aldatzea asko kostatzen zaigu denoi; gu ondo gaudela, eta aldaketa besteek bakarrik egin behar dituztela pentsatu ohi dugu. Gaur egun sortzen ari diren arazoak konpontzeko ez dira nahikoak lehengoko erantzunak, bide berriak behar ditugu”Ø 

"Gatazka zenbat eta larriagoa izan, orduan eta gehiago behar da bai erantzun bateratuak, bai hezitzaileek osaturiko sareak (irakasle-talde osoa, zikloa, familiak, ikasleria…), erantzun komunitarioa beharrezkoa izango baita”

Informazio gehiago: www.edualter.org

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net