EU | ES | EN
Gobierno Vasco

DBH 2Eko Nora Rosel ikaslea Ada Lovelace lehiaketako irabazlea

EHUko informatika fakultateko Berdintasun batzordeak antolaturiko lehiaketak, Ada Lovelace historiako lehen programatzailearen jaiotze urteurrena aitzaki hartuta, informatikaren garapenean zeresana izan duten emakumeak omentzea du helburu.

Lehiaketaren gaia "Emakumearen partehartzea teknologian" izan da eta bi kategoria desberdindu dituzte, 18 urtetik beherakoak eta helduak. Lanak aurkezteko formatu desberdinak onartu dira: bideoak, posterrak, bertsoak, pintura...

18 urtetik beherakoen kategorian, DBH 2Eko gure ikasle Nora Rosel-ek irabazi zuen berak diseinatutako "Teknoneskak" web orriari esker. Wix app-aren bidez eginiko web orri honetan historian zehar emakumeek teknologia alorrean egindako ekarpenak jasotzen ditu.

Hona hemen Diario Vasco egunkarian argitaratutako artikulua:


Zorionak Nora!
© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net