EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna

  • Hezkidetza taldea |

Martxoaren 8an saio berezi bat antolatu dugu DBHko gela guztietan lantzeko. Horretarako 9:55etik 10:50era doan saioa hartuko da.

Mailaz maila antolatu ditugu jarduera bereziak :

  •  DBH1ean iragarkiak aztertuko ditugu, estereotipoei erreparatuz.
  •  DBH2an elkarrerantzunkizuna landuko dugu.
  •  DBH3an ogibideak eta honen aukeraketan generoak duen eragina aztertuko dugu.
  • DBH4 eta Batxilergoetan : “ Hi haiz hi” aurtengo ekitaldiaren aurkezpena egingo da datorren urterako giroa berotzeko asmoz. Ondoren gizartean ardurakidetzaren garrantziaz arituko gara.

 Gaia garrantzitsua dela iruditzen zaigu eta hemen dituzue zenbait bideo elkarrekin etxean ikusi eta aztertu nahi badituzue. 

 

 

Martxoaren 8ko kanpainak nesken eta mutilen artean desberdintasunak eragiten dituzten mezuen gainean ohartaraziko du

 

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagu. Egin dezagun berdintasuna». Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta Irekian.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net