EU | ES | EN
Gobierno Vasco

AURKEZPENA

  • Arduraduna: Uxue Fraile

KIROL ESKOLAKO EGITURA

  • Organikoki, 2 eskolen arteko batzordea da.

  • Egitura mixtoa du, hau da, bi ikastetxeetako guraso eta irakasleen  ordezkariek parte hartzen dute.

  • Ondorioz, bere plangintza (kirol batzorde nagusiak onartu eta gero) ikastetxeetako Urteko Planetan sartuta egongo da

Bi ikastetxeen artean kirol batzorde bakarra egotearen aldeko arrazoiak;

  • Ikasleen jatorria ezaguna, jarraipen hobea. Ikasle gehienak Samaniegotik Orixera pasatzen dira eta hauek prozesuari jarraipena emango liokete. Ikasle berriak integratzeko ez da inongo oztoporik ikusten.
  • Kirol ekitaldiak deialdi berean egiten dira gehienetan.
  • Kirol ekitaldiak bi ikastetxeei zuzenduak izaten dira gehinetan
  • Antolakuntza errazagoa (bidaiak, autobusa, eta abar)
  • Baliabide guztien kudeaketa komunak hauen erabilera egokiagoa errazten du

 

KIROL ESKOLAREN HELBURU OROKORRAK

1.-Ikasleen integrazioa, bai eskola mailan baita eskolen artean ere, harremanak bultzatuz eta sendotuz.

2.-Euskararen normalizazio prozesuan eragile aktiboa izatea, hau da, euskararen erabilera kiroletan normalizatzen laguntzea.

3.-Ikastetxearekiko identifikazioa lortzea, eskolaz kanpoko ekintzen bitartez.

4.-Goi- mailako ikasleak kirol ekintzetako monitore lanetan integratzea.

5.-Antolatzen diren ekintzetan, kirol-teknika maila hobetzea.

6.-Osasun hezkuntza lantzea prebentzio mailan. Bide batez, kirola osasun iturritzat azaltzea.

7.-Zenbait balore indartzea: parte hartzea, lehiakortasuna, kiroltasuna, begirunea…

 

KIROL ESKOLAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERAK

  • Kirol-eskolak, bere koordinatzailearen bidez, parte hartzen du eskualdean astero antolatzen diren jardueretan (partiduak, lehiaketak, ….). Jarduera horietara ikasleak beti monitore batekin joaten dira.
  • Institutuko ikasleen partaidetza antolatzeko, alde batetik, kirol-eskolak berak kudeatzen ditu infantil mailako ikasleak; horrekin batera, eta kadete mailatik aurrera, Samaniego-Orixe Kirol-Kluba arduratzen da antolaketaz.
  • Astebururo izaten diren jarduerez gain, Samaniego-Orixe Kirol Eskolak, gutxienez,  beste hiru ekintza antolatzen ditu ikasturtearen zehar:
    • Elkartasun krosa ( abenduaren 31n)
    • Asteburua elurretan ( otsailean edo martxoan)
    • Leitzarango jaitsiera bizikletaz (maiatzan )

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net