EU | ES | EN
Gobierno Vasco

COMENIUS REGIO CARDIFF -TOLOSA 2011-13

COMENIUS  proiektu europearren artean "COMENIUS REGIO" da egitasmo berriena eta zabalena bazkide gehien mugitzen dituelako. Bere helburuen artean praktika onak martxan jartzea, eskolatik at geratzen diren gaiak garatzea, irakasleen etengabeko  formakuntza ahalbideratzea mugikortasunen bidez (job-shadowing), zenbait ekintzen sostenigarritasuna planteatzea, sare lokalak/regionalak sortzea, ikasleei ikasteko aukera berriak ematea besteak beste aipa daitezke.

Hezkuntza alorrean proiektu kooperatibo bat 2 erkidego europear artean identifikatzen dituzten helburu komunak sustatzeko egitasmo bat da.

Beraz kooperazioa, praktika onen trukaketa eta ikuspegi berrien garapena dira C. REGIOren nortasun agiriak.

Azkeneko bi urtetan eta lehenengo aldian EAEan Tolosa eta Cardiff elkarlanean egon dira aurrera eramateko proiektu hau:  "Hizkuntzak eta erkidego eleanitzak"

Orixe BHI proiektu honen bultzatzailea izan da.

COMENIUS REGIO - BIDEOAK

   
   
   

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net