EU | ES | EN
Gobierno Vasco

BIKAINTASUNERANTZ

Ikastetxearen ildo estrategikoetako bat “Hezkuntza komunitatearen prestakuntza” bultzatzea da. Hain zuzen ere, hezkuntzaren bikaintasuna lortzeko ezinbestekoa ikusten dugu ikastetxeko heziketa-lana eta irakas-ikas prozesuari buruz hausnartzea eta gure praktikak gaurkotzea. Aldi berean prestakuntza eta berrikuntza jarduera horiek ikastetxe barrutik eta beren premietatik abiatuz egin behar ditugula uste dugu, eta irakasle zein ikasle guztiei eragin behar dietela ikastetxean zuzeneko inpaktua izan dezaten.

Orixe BHIk azken 3 ikasturteetan (zuzendaritza plan berriarekin) honen aldeko apostu garbia egin du Hezkuntza berriztatzeko prestakuntza proiektu desberdinetan parte hartuz.  


Ibilbide honi jarraipena emateko 2017-2018 ikasturterako hauteman dugun behar nagusietako bat gure curriculumak aberasteko metodologia aktiboak ezartzeko jarduera programak garatzea da. Beti ere ikastetxeko hobekuntza planean eta Zuzendaritza planean finkatu ziren helburuei erantzuteko, Hezkuntza Sailak dituen erronka nagusiekin uztartuz.

Horrek hausnarketa sakona eskatzen du arlo eta ziklo bakoitzean zein arlo desberdinen artean ere. Eta prestakuntza eta hausnarketaz haratago inplementazioa eta ebaluazioa era koordinatu batean egitearen garrantziaz jabetu gara. Horretarako Orixe BHIk Bikaintasunerantz deialdiaren barruan Curriculuma aberasteko proiektuak prestakuntza-proiektu motan parte hartzea erabaki du Bide Berri 3.Orixe (jarraipena) berriztatze proiektuaren atal bat gauzatzeko, hain zuzen ere curriculuma eta metodologiarekin zerikusia duena.

Proiektuaren koordinatzailea José Luis Ramos da.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net