EU | ES | EN
Gobierno Vasco

DBH-1: KONTSUMO ARDURATSUA

Herritar arduratsu bezala garatzeko gaitasunetan hezitzeko bidean, martxoaren 21 eta 29an DBH1eko Balio Etikoak ikasgaiko ikasleak Donostiara joan ginen Konstumo arduratsuaz ikasteko. Bi tailler egin genituen KontsumoBideko Marta eta Maiderrekin, bat publizitatearen ingurukoa eta bestea erosketei buruzkoa. Publizitateak nola manipulatzen gaituen ohartuta, gure gaitasun kritikoa garatu behar dugula argi ikusi genuen, eta erosketak egitera goazenean era arduratsuaz jokatu behar dugula erakutsi ziguten.

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

AGENDA21 - IBAIAREN GARBIKETA

Martxoaren 21ean Oria ibaiaren garbiketan parte hartu zuten DBH3 ko ikasleek.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

LIZETA NNEGUE ESPANIAKO TXAPELDUNA

Martxoaren 18an Espainiko kadete txapelketa izan zen Antequeran eta DBH3-ko Lizeta Nnegue-k Espainiako Pisu Jaurtiketa Txapelketa irabazi eta  Espainiako errekor berria ezarri zuen 14,27 metroko jaurtiketarekin. Zorionak!!!

INDIAKO UME BAT BABESTUKO DUTE 4. DBH-KO IKASLEEK

"DBH4ko ikasleek, Etika ikasgaitik bultzatuta, hurrengo ekimena gauzatu dute: Indiako ume bat babestea Vicente Ferrer Fundazioarekin. OMPRAKASH izeneko mutikoa da, 6 urtekoa. Gure babesarekin Omprakashek hezkuntza jasotzea eta osasun segurantza izatea bermatzen ari gara eta baita familiaren eta herriaren garapen sozial eta ekonomikoa. Fundazioak laguntzen dituenak dalitsak dira, ukiezin bezala ere ezagutuak, kasta sisteman maila baxuenekoak. Ekimen xume eta txiki honen bitartez pobreziari eta bidegabekeria globalari nolabait guk geuk ere ahal dugun neurrian aurre egin diezaiokegula adierazi nahi dugu."  

 

 

Matrikula eta ate irekien eguna

Matrikulazioa egiteko epea datorren urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 10ean amaituko da. Aurten ere Orixek ikastetxea erakusteko asmoz ate irekien eguna antolatu du. Datorren otsailaren 1ean izango da arratsaldeko 18:00etan. Hurbildu eta gure hezkuntza eskeintzaren berri emango dizugu.

#combine&createchallenge-ren irabazleak

Baditugu #combine&createchallengeeko irabazleak! @alba_echeverria Nerea Ventoso eta Mikel Gorostiaga!

IRABAZLEEN LANAK

JolasmATIKA PROIEKTUA

 

Proiektuari buruzko informazioa ikusteko klikatu Logo honetan:

 

 

 

AMODIOZKO IPUINAK

Abenduaren 21ean, batxilergoko 2. mailako ikasleek  Maite Arrese narratzailea  eta Mau Ziemkiewiczek bibolinista-ren eskutik, AMODIOZKO IPUINAK saioa ikusteko aukera izan zuten.  Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

Dena prest Orixen Euskararen eguna ospatzeko

Aurtengoan abenduaren 3a larunbata izanik, Orixen bezperan ospatuko dugu Euskararen eguna. Hona hemen prestatutako egitaraua   EGITARAUA.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net