EU | ES | EN
Gobierno Vasco

2. DBHko ikaskeak Matematika olinpiadan

Maiatzaren 13ean Donostian Matematikako Olinpiadak ospatu ziren, bertan 2.dbhko Joseba Ruiz, Iker Esnaola eta Irati Aramendiak parte hartu zuten.

ARGAZKIAK IKUSI

 

JUBENILAK GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK!

ORIXE BHIko jubenil taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi du eta maiatzaren 21an Euskadiko Txapelketa jokatuko dute. Zorionak!!!

 

Euskararekin ere, Indiaraino! Namaste!

Indian babestu dugun 6 urteko Omprakash, bere familia eta haien komunitatearen garapenaren aldeko dirulaguntza jasotzen jarraitu dugu gaur. Tortillak eta eskumuturrak saldu ditugu, eta baita Indiara bidaltzeko argazki bat egin ere. Bertan gure laguna gure eta bere hizkuntzetan agurtu dugu: "Kaixo! Namaste!" hitzekin. Horrekin batera, Normalkuntza taldeko kolaborazioa izan den ErriGorako produktuak dituen saski bat zozketatu dugu. Mila esker guztioi!

ARGAZKIAK IKUSI

Aste honetan Orixeko zenbait ikasle Tolosako "Don Bosco" Heziketa zikloko eskolara joan dira eta bertan kimikako praktika batzuk egin dituzte.

ARGAZKIAK IKUSI

Matematikako udaberriko lehiaketa

Larunbatean, hilaren 22an, matematikako udaberriko lehiaketa ospatu zen. Bertara gure ikasle hauek aurkeztu ziren: Eider Tejeria Goikoetxea (4.dbh) Ander Amatrian Amiano (3.dbh) Maialen Ayerza Aizpurua (3. dbh) Arkaitz Garmendia Santesteban (2. dbh) Ibai Romero Munita (2.dbh) Maddi Iturriotz Alkorta (2.dbh). 

Argazkiak ikusi

1. BATXILERGOKO IKASLEAK ITALIAN

 Batxilergoko 1. mailako erlijioko ikasleak Italian izan dira Aste Santuko oporretan.

Lotura honetan ikus ditzakezue bidaiko argazkiak. ARGAZKIAK

PILOTA TXAPELKETA

Hauek dira jolasgaraiko pilota txapelketa irabazi duten ikasleak: 

  • Mutilak: Ugaitz Amundarain eta Andoni Elola 
  • Neskak: Maddi Iturriotz eta Jone Gurrutxaga.

 

DBH1-ERLIJIOKO IKASLEAK DONOSTIAN

Apirilaren 6an, Erlijio Mintegitik antolatuta, DBHko 1go mailako ikasleekin Donostiara abiatu ginen gure ondare erlijiosoa eta historikoa ezagutu ahal izateko. Goizean goizetik, giro eguzkitsuan, trena hartuta, Donostiara hurbildu ginen eta Artzain Onaren katedrala, Bixente Deunaren Basilika eta Santa Maria Parrokia bisitatu genituan. Bertan, gaztetxoek prestatutako azalpenak entzun genituen, baita Maria Luisa Erlijio irakasleak eskainitako azalpen osagarriak ere. Oso giro paregabean egin genuen eguna, baita elkarrekin disfrutatutako elkarbizitza giroa ere. Euskal Herriko Itzuliaren etaparen hasieran izan ginen, eta hondartzan bazkaldu, jolastu, oinak busti, eguzkia hartu eta hamaika kontuak esateko aukera izan genuen. Egun borobila, dudarik gabe.

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

ORIXE BHI-K 20. KORRIKA-n PARTE HARTU DU

20. KORRIKA Tolosatik pasa da  (apirilaren 4ean) eta ORIXE BHI-k bere kilometroa egin du Aroa Arteaga eta Aitor IƱurrita ikasleek lekukoa hartuta.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net