EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Beldur barik lehiaketa

BELDUR BARIK 2017 PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN. BELDUR BARIK JARRERAREKIN! 
 

Indarkeria sexista prebenitzeko urtero gazteen artean egiten den programa integrala baten barruan, Beldur Barik ikus entzuneko lehiaketa habian da jada, beldur barik jarrera bultzateko. Orixetik, lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jarraian aurkituko dituzue oinarriak: Oinarriak - Bideoa 

Bestalde, EMAK, emakume kirolarien taldeak, Donostiako Berdintasun Sailaren laguntzarekin 2018ko egutegia egiteko lehiaketa bat martxan jarri du. Hona hemen oinarriak.
 
 

BEKAK 2017/18

Beka eskaera egiteko epea zabalik dago urriaren 18a bitarte.

Bete beharreko baldintzak lotura honetan ikus ditzakezue: BALDINTZAK.

2016/2017 ikasturtean beka eskaera egin zuten ikasleek  imprimakia jaso dute eskolan eta bertan adierazten zaizue egin beharrekoa.

Eskaera berria egiten duzuen familiek bi aukera dituzue:

- Online bidezko eskaera esteka honetan: https://labur.eus/KkWV9 Ondoren dokumentua imprimatu, sinatu eta Orixeko idazkaritzara ekarri.

- Orixeko idazkaritzan. Gurasoak NAN-a eta kontu korronte zenbakia ekarri behar ditu.

 

Informazio gehiagorako: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/escolarizacion_e.html

Edo Orixeko idazkaritzan 943651387 telefonoan.

LIGHTS, CAMERA, ACTION!

DBH1eko ikasleek lan asko egin dute aurten. Horren adibide Ingeleseko ikasgaian "Dr. Dolittle" ipuina ingelesez irakurri ondoren sortu dituzten animazio ikusgarriak dira. Hona hemen horietako batzuk. ANIMAZIOAK
 

Ekonomiako Olinpiadak

Bilbon Ekonomiako Olinpiadak  ospatu ziren, talde mailan eta bai indibidualki. Pilar Hidalgo lehenengo 10 artean geratu zen eta  Orixeko ikasleek 3.postua lortu zuten talde mailan. ARGAZKIAK IKUSI.

LATINEKO IKASLEEN PROIEKTUAK

Batxilergo I.ko Latineko ikasleek ikasturte amaierako proiektu hauek burutu dituzte:

  • Antzinako Grezia eta Erromara bidaia
  • Antzarraren joku erromatarra
  • Karta joku klasikoak

ARGAZKIAK IKUSI

 

Agenda 21 - Tolosaldeko topaketa

Ekainak 7an, Zerkausian Tolosaldeko ikasleen arteko topaketak ospatu ziren. Tolosako topaketetan ateratako ondorioak eta proposamenak tolosaldeko gainontzeko iakasleekin partekatzeko eta besteen ondorioak eta konpromisuak ezagutzeko. Urarekin erlazionatutako zenbaik ekintza eginez ikasurteari amaiera eman zioten.  ARGAZKIAK IKUSI

Tolosaldeko Ataria : Uraren garrantziaz, taldean

4.DBH-KO EKONOMIA INGELESEZ

Hizkuntz Proiektu Eleanitzean abian jarritako bideari jarraituz, datorren ikasturtean DBH 4. mailako ikasleek "Ekonomia" arloa ingelesez jasotzeko aukera izango dute.

JolasmATIKA-ko ikasleak Donostian

 

 JolasmATIKA proiektuari amaiera emateko proiektuan parte hartu duten ikasleak Donostian izan dira Informatika Fakultatea eta Tabakalerako Hirikilabs bisitatzen. Fakultateko ikasleek eta Hirikilabs-eko kideek zenbait proiektu nola garatu dituzten azaldu digute: Hitz Machine, EH Aerospace-ren PEGASUS, Irune VS 3D inprimagailua e.a.  ARGAZKIAK IKUSI

 

GSuite Hezkuntzan: JolasmATIKA proiektuaren aurkezpena

Maiatzaren 19an, GSuite Hezkuntzan 2017 topaketa ospatu zen Bilboko Bizkaia aretoan, bertan Edurne Larrazak Orixe BHIn eta Samaniego Ikastetxean pilotatzen ari den JolasmATIKA proiektua aurkeztu zuen. Hemen duzue aurkezpenaren bideoa.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net