EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Iñaki Artola pilotaria DBHko ikasleekin

 

3E eta 4C taldeetako ikasleak Iñaki Artola pilotariarekin bildu ziren euskararen egunean. Egindako solasaldian, besteak beste, bere ikasketetaz eta pilotarekin erlazionatutako hainbat eremutaz aritu ziren.

EUSKARAREN EGUNA 2017

 

Euskararen eguna ospatzeko zenbait ekimen antolatu dira ikastetxean. Abenduaren 1ean DBH-ko ikasleek herri kirolak, musika emanaldia, Euskararen photocall-a eta Giza lelo lehiaketa izan zuten. Abenduaren 4ean batxilergoko ikasleek Xabi Solano trikitilariarekin solasaldia izan dute. Lotura hauetan ikus ditzakezue argazkiak.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Ostiralean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna ospatu zen Orixen eta horretarako, besteak beste, Juantxo Arakama, Glaukoma taldeko abeslaria, gonbidatu genuen. Bederatzietan, Community Manager Workshopeko ikasleek Juantxo elkarrizketatzeko aukera izan zuten. Gero, DBH 4ko ikasleekin Kalima diskoari buruz hitz egiteaz gain, gai asko jorratu zituen, besteak beste, estereotipoak, Tolosaldea eta matxismoa, emakumeen indarkeria, generoaren eraikuntza soziala edo eta beldurrari buruz hitz egin zien. Ikus egun horretako argazki batzuk. ARGAZKIAK

4.DBHko ikasleak Zumaian

 

Urtero bezala, aurten ere 4. DBHko Biologia eta Geologiako ikasleekin Zumaiko Algorri Ingurumen eskolara joan gara. Eguraldi ederrak lagunduta hainbat ekintza burutu ditugu Algorriko teknikoen eskutik. Ingurumen eskolan kostalde honetako ezaugarriak azaldu dizkigute: noiz eta nola sortu zen, zein garrantzi duen ikerlarientzat,... Bertan, baita, Euskal Herriko fosil mota desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu, garai eta kokapen desberdinekin erlazionatuz. Azkenik, ibilaldia egin dugu geoparkea den honen itsasertzetik. Kretaziko/Tertziario muga famatua non dagoen ikusi (susmatu) dugu eta flysch-aren ezaugarriak diren geruza gogor (kararriak) eta ahulen (tuparriak) txandaketak behatzeko aukera izan dugu, baita garai bateko klima desberdinekin erlazionatzeko ere. Laburtuz, oso egun polita eta atsegina pasa dugu, hain ederra den parajeaz gozatuz. IKUSI ARGAZKIAK.

DBH1 ETA DBH2-KO IKASLEAK UZTURREN

Aste honetan Gorputz Hezkuntza departamentuak antolatuta, DBH1 eta 2ko ikasleak Uzturrera joan dira. ARGAZKIAK IKUSI .

MIKOLOGIKA 2017

Urriaren 20ean DBH1A-ko ikasleek Aralarrera irteera egin zuten, Tolosaldeko beste zenbait ikastetxekoekin eta Tolosako Casino elkarteko kideekin batera. Irteera hau aipatutako elkarteak antolatutako Mikologika 2017 jardunaldietako ekintzetako bat da. Ostiralean jasotako aleak hurrengo egunean egin zen erakusketan ikusi ahal izan genituen. ARGAZKIAK IKUSI

DBH-1ko IKASLEAK BERTIZ-EN

 

DBH-1ko ikasleak Bertiz-en (Nafarroa) egon ziren Urriak 9,10 eta 11ean. Bertan ekintza desberdinetan parte hartu zuten aterpetxeko begiraleen eta ikastetxetik joan ziren irakasleen laguntzarekin. Ekintza honetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRU-LAGUNTZARAKO DEIALDIA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak, 2017eko irailaren 28ko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deia egiten duen agindua argitaratu du urriaren 11ean 2017-2018 ikasturterako.

INFORMAZIO GUZTIA LOTURA HONETAN IKUS DEZAKEZUE:  INFORMAZIOA

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Udalak hezkidetza proiektua izan du martxan azken lau urteetan, besteak beste ikastetxeetan ikasle zein irakasleei formakuntza eskeiniz edota aholkularitza zerbitzu bat habian jarriz. Proiektu honen ebaluaziorako azkeneko bilera, Topagunea, datorren urriaren 18an, azteazkena, 17:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean izango da. Bilera honetan guraso, ikasle, irakasle, orientatzaile eta jangelako hezitzaileak bildu nahi ditugu, denok batera hezkidetzaren erronkaren inguruan hitz egiteko. Orixetik, bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, hezkidetza denon kontua delako.

 

IRAKURRI ETA SORTU LEHIAKETA!

Orixeko HIZPRO (hizkuntza proiektua) batzordetik lehiaketa batekin gatozkizue. R.J. Palacioren La lección de August liburuaren bitartez gauzatu nahi duguna; literatura aldetik izan dezakeen aberastasunaz  gain, liburuak hainbat balio interesgarritan sakontzen duelako: elkarrekiko begirunea, aniztasuna, pertsonaren garapena.... Eta baita ere abenduaren 1ean liburuari buruzko filma merkaturatuko duten aurreikuspena dagoelako, beraz aukera ezin hobea iruditu zaigu irakurketarekin hasitako zikloa pelikula ikusteko aukerarekin uztartzea.  INFORMAZIO GEHIAGO.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net