EU | ES | EN
Gobierno Vasco

4.DBHko IKASLEAK ZUMAIAN

Biologia eta Geologia mintegiak antolaturik, Orixe institutuko DBH4ko 59 ikasle apirilaren 3an Zumaian izan ziren eta bertan Algorri Interpretazio Zentroko langileen eskutik denbora geologikoaren 50 milioi urte baino gehiagoko historia jasotzen duen flyscha bisitatu zuten. Historia liburu erraldoi bateko orrien antzera, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka harri xa¬flek osatzen dute Zumaiako flyscha, geologiaren ikuspuntutik mundu mailako erreferentzia denaARGAZKIAK IKUSI

PI EGUNA

Orixe ikastetxean π eguna ospatu nahi izan dugu, eta 2.DBHn, Matematikako klasean, esperimentalki ikusi dugu zirkunferentziaren luzera eta bere diametroaren arteko zatidura kalkulatuz gero, balio horretara hurbilduko garela. GEHIAGO IRAKURRI

ORIXEKO IKASLEAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

Ingeles, Matematika eta Fisika departamentuek antolaturik, Orixe institutuko DBH2ko 116 ikasle otsailaren 19an Donostiako Eureka zientzia museoan izan ziren eta bertan hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten. GEHIAGO IRAKURRI.

Baiona-Tolosa elkartrukea abian da!

Uztailean egingo den 15 eguneko elkartrukeak euskara eta frantsesa indartzea izango ditu oinarri. Aurten izango da estreinakoa eta esperientzia pilotu gisa hartuko dute.

Tolosako Asmoberri Guraso Elkarteak eta Baionako Jakinola elkarteak elkarlanean bultzatu dute aurten esperimentazio fasean izango den proiektua, Orixe BHIko ikasleen eta Baionako Marracq ikastetxe publikoko ikasleen artekoa. Ostegunean, otsailak 14, Baionan izan zen Asmoberriko eta Orixe ikastetxeko ordezkaritza bat (Argazkian: Eli Gabarain Asmoberrikoa eta Jesus Garate Jakinolakoa, Baionan, ostegunean). Antolaketako azken zehaztasunak lotzera joan ziren, besteak beste, ikasle-bikoteak egitera.

 

IKASLEAK ARDITURRIN ETA OIASSO MUSEOAN

Urtarrilaren 17an BATXI. II-ko Geologiako ikasleak eta Batxi. I-II-ko Latineko ikasleak Arditurriko meategiak bisitatu zituzten. Inguruaren ezaugarri geologikoak eta erromatarrek bertan utzitako arrastoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. DBH 4-ko Latineko ikasleak, aldiz, Oiasso Museoa -inguruko erromatar hiriaren aztarnategia- ezagutzera joan ziren.

Aurrera doa JolasMatika proiektua

JolasMatika proiektua aurrera doa eta dagoeneko 5. saioa izan dute Samaniegoko 6. mailako ikasleek DBH 4. mailako ikasleen eskutik. Azken saioetan ALGORITMIA eta PROGRAMAZIOA atalak  landu dituzte. Algoritmia lantzeko LEGO piezak erabili dituzte mota desberdineko munstroak eraikitzeko "problemen deskonposaketa" erabiliz. Programazioa lantzeko besteak beste Dado Lasterketa jolasaz baliatu dira.  ARGAZKIAK IKUSI

Latineko ikasleak Andelos-en

 

Abenduaren 18an Latineko ikasleak Andelos-ko aztarnategia ezagutzeko aukera izan zuten. Lehenengo geldiunea "Eunateko" eliz erromanikoa ikusteko izan zen; ondoren, Gares-ko herria eta zubia bisitatu zuten eta, azkenik, Andelos hiri erromatarra ezagutu zuten. Eguraldia lagun , primeran atera zen dena.

JOLASMATIKAKO LEHEN SAIOA

Azaroaren 26an 4. DBH-ko IKT ikasgaiko ikasleek JolasMATIKA proiektuari hasiera eman zioten. Lehen fase honetan ikasleak Donostiako informatika fakultatera joan ziren eta Azpeitiko Urola BHI-ko ikasleekin batera gai hauek landu zituzten: Kodeketa bitarra, Algoritmoak eta pentsakera konputazionala, Konputagailuen egitura eta  Programazioa. Guzti hau lantzeko Informatika gradua ikasten ari diren ikasleen azalpenak jaso zituzten, horretarako Informatika Fakultatean sortu dituzten materiaL osagarriak erabiliz.

ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian

DBH 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net