EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzarako deialdia

Hezkuntza departametuak gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deia egiten duen agindua argitaratu du irailaren 25ean. Informazio guztia irakurtzeko klikatu HEMEN.

Hizkuntzak ikasteko dirulaguntza

Atzerrian udan hizkuntzak ikasteko dirulaguntza deialdia atera da. DBH3, DBH4 eta Batxilergoetako ikasleei zuzendua dago eta bekadunak ez diren ikasleek ere jaso ahal izango dituzte baldin eta espediente akademiko altua badute. Hemen informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/

Enbaxadore Eskola

Aurten DBH4ko ikasleekin landu den Enbaxadore Eskola programa bukatu da eta egin beharreko txostena burutu ondoren Europako Parlamentuaren Enbaxadore Eskola saria/diploma jaso dugu. Programaren helburua Europar Batasunak gaur egun duen papera eta garrantzia ikasleen artean jakinaraztea izan da eta horrekin batera Europar Batasunaren batzordeak funtzionatzeko era ezagutzea. Proiektua Ingelera, Gizarte, Erlijio, Etika eta Filosofia ikasgaitik landu da eta Joserra Zalakain, koordinatzaile gisa, Paulo Manterola, Aida Tejedor, Izaro Tolosa eta Mercedes Gonzalez izan dira partehartzaileak . Ekainaren 21ean, Joserra Zalakain-ek Madrilen jaso zuen saria Europako Parlamentuaren ordezkarien eskutik.

Agenda 21 eguna

Ekainaren 17an DBH3 eta DBH4 ikasleek Agenda 21 eguna ospatu dute. Aurtengo ikasturteko gaia "lurzorua" izan da. Goizean zehar "zain dezagun lurzorua" lelopean lehiaketatxo bat ospatu da eta mezurik esanguratsuenak saria jaso du. Hona hemen saria lortu duten bertsoak (egileak, Maialen Ugalde, Nere Jauregi eta Izaro Azpiroz).

 

Bestalde ginkana bat ere antolatu da, froga ezberdinak osatu ondoren eta zabor bilketa kopururik handiena bildu ondoren 3C taldeko ikasleak izan dira saridunak.

 

 

LATINEKO IKASLEEN PROIEKTUAK

 2018-19 ikasturte bukaeran Batxi I-eko Latineko ikasleek proiektu hauek burutu dituzte ikasturte osoko edukian oinarrituta:

  • Tesaurus ubi est? : altxorraren bilaketa erromatar inperioatik zehar.
  • Monopolis latinus: Latin hizkuntzan eta erromatar ondarean oinarritutako monopoli jokua.
  • Domus ludus: erromatar etxea oinarri duen mahai-jokua.
  • Orixeto latinus: Batxi. I-eko ikasgaia oinarri digitalean aurkeztua.
  • Ocae ludus: antzarraren jokua.
  • Pandoraren gunea: Mitologia klasikoan oinarritutako kaxa magikoa

ARGAZKIAK IKUSI

ORIXETO LATINUS IKUSI

MUGI TOLOSA

Atzo Orixeri egokitu zitzaigun Mugiko antolaketan ekarpentxo bat egitea. Gure ikasleak beti bezela jator eta arduratsu aritu ziren. ARGAZKIAK IKUSI

Welcome to Tolosaldea

DBH1eko ikasleak Tolosako alde zaharrean izan dira Welcome to Tolosaldea diziplina arteko proiektua gauzatzen. Besteak beste, bertako monumentu eta harrien inguruko informazioa bildu dute. Hona hemen haien argazki batzuk. ARGAZKIAK IKUSI

Asmakuntza-ko ikasleak Tolosaldean

Gaur 3. mailako asmakuntza tailerreko ikasleak Tolosaldeako lanbide heziketa institutuan izan eta iluntasun sentsore bat eraiki dugu. Osagai elektronikoekin (transistoreak, ledak, LDRak...) lan egiten eta estainagailuarekin soldaketak txukun egiten ikasi dugu. ARGAZKIAK IKUSI

Liburu trukaketa

Liburuaren eguna dela eta aurtengoan liburu trukaketa antolatu dugu Orixen. Etxetik gustuko liburu bat ekarri eta trukean beste bat hartzeko aukera izango dugu. #liburuareneguna2019

4.DBH- IKASTURTE AMAIERAKO BIDAIA

Orixeko 4. DBHko ikasleak ikasturte amaierako bidaiaz gozatzen ari dira. Atzo futuroskopen izan ziren, gaur berriz Parisen Eiffel dorrea eta Notre Dame ezagutu dituzte. 

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943899289 | Telefonoa: 943899288 | 012980aa@hezkuntza.net