EU | ES | EN
Gobierno Vasco

AURRETIKOAK

Gai hau ez da guregan berria. Hain zuzen ere, duela 15-16 urte  hasi ginen, prestakuntza jaso eta gero, lantzen. Horretarako, Emakundek argitaratu zuen materialaz baliatu ginen: “TRATU TXARRARI AURREA HARTUZ” (1995) izeneko liburua eta beren modulu didaktikoak (Neli Zaitegi eta Margarita Amigok sortuak).

Orientazio arloan ere, “Bideak egiten”, “Programa coeducativo de orientación académica para la educación secundaria) Pilar Echazarretak eta besteek (1999) prestatu zutena tutoretzan erabiltzen hasi ginen, gaur egun programan sartuta egonez.

Irakaskuntza mistotik hezkidetzaile baterantz goaz eta gure desioa, egin duguna eta egiten ari garena batu, integratu eta ofizialtasuna lortzea da.

Orientazio eta Tutoretza arloetatik jardun orokorrera, prebentzio hutsaren ikuspuntutik  berdintasunaren normaltasunera joan nahi dugu. Eragile guztiak (orientatzaileak, tutoreak, irakasleak, gurasoak, jangelako begiraleak, familiak eta abar) batera arituz, behar ditugun prestakuntza eta  hausnarketa eginez, proposamen zehatzak eginez, hala nola kudeatze dokumentuak hezkidetzaren ikuspegitik berraztertuz, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP), Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP), Antolamendu eta Jarduera Araudia (AJA), Ikastetxearen Urteko Plana (IUP) eta abar.

Era berean, hezkuntza afektibo sexual arloan daramatzagun programetan genero-ikuspegian sakondu nahi dugu.

  • Planteamendu integral batean, irakasleen aldetik azterketak:curriculumarena (androzentrismoaren nagusitasuna ekiditearren),ikasmaterialarena eta ebaluazio-probena (estereotipoak detektatzearren).
  • Eskolako espazioen erabilerarena (patioen okupazioa, adibidez).Aniztasunari erantzunez: arrakasta eta porrot eskolarra aztertzerakoan genero-ikuspegia sartzea.
  • Diziplina (bullying kasuetan ere) eta errendimenduan genero-ereduek duten garrantzia (bitxia da gure DBH2ko ikasleen artean, Hezkidetza programan ikusi dugun bezala, gertatzen dena: nesken presentzia amaitzen denean, mutilek sentitzen duten lasaitasuna izugarria da, maskulinitate-eredua pisutsuegia baita gehienentzat).
  • Mikroindarkeriak. Indarkeria mota horrek murriztu egiten ditu botere pertsonala, autonomia, askatasuna, nesken auto-estimua, eta maskulinitate tradizionaleko mandatua betetzen ez duten mutilen auto-estimua. Gainera, inolako erantzukizunik gabe egiten dira.
  •  Berdin gertatzen da familiekin: hauek ere seme-alabekiko jarrera eta jarduna aztertu behar dituzte. Familiak horretarako prestatu behar direlakoan gaude.

Ikastetxean hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa sustatzeko ikastetxeak aurrera eraman duen hezkuntza-jarduketaren laburpena

Ondoko hauek dira, azken ikasturteetan Orixe BHIn programaturik eta Urteko Planaren barruan jasota izan ditugun jarduera nagusiak:

  • Kanpoko hezitzaileekin programak Orixen:
    • 12-13 eta 13-14 ikasturteetan Tolosako udalaren “Hezkidetza emozionala lantzeko egitasmo integrala”  programa Harremanak elkartearen bidez. Ikusi eranskina.  Ikasleekin urte bakoitzean egindakoa:
      • DBH2n 6na ordu aipatutako hezitzaileekin
      • DBH4ean 4na ordu
      • Batxilergoko 2. mailan 4na ordu
      • ZIG gelan 2 ordu
      • 94-95 ikasturtean hasita, Lahia-Nahia Sexologia Elkarteak,  DBHko 3. mailako eta batxilergoko 1. mailako taldeetan sexu heziketa landu du ikasturtero genero ikuspegitik. 07-08, 08-09 eta 11-12 ikasturteetan, aurrekoaz gain, Foru Aldundiak eta Genero-indarkeriaren biktimeen arretarako zuzendaritzak diruz lagundurik, genero-indarkeriaren prebentziorako programa landu zuten.
      • Tolosako Josebe Iturriotz udal berdintasun-teknikariaren esku-hartzea batxilergoko ikasleekin.
      • 11-12 ikasturtean DBHko 3.  eta 4. mailako taldeekin, eta orduz geroztik 3. mailakoekin, “Hitz egin dezagun homosexualitateaz programa” GEHITU elkartearen bidez. 
      • DBH4ko taldeetan “Kalean uso eta etxean otso”  genero-bortizkeriarako programa 11-12 ikasturtean KUTXAren bidez.
  • TUTORETZA PROGRAMAn programaturik ditugun saioak: Saio hauek tutoreek DBHko tutoretza orduetan burutzen dituzte.
    • DBH1: “Martxoaren 8a: Nola banatzen ditugu etxeko lanak?” deituriko saioan berdintasuna eta etxeko lanen banaketa lantzen dira, Eusko Jaurlaritzaren materialak erabiliz: Bideak egiten “Programa coeducativo de orientación académica para la educación secundaria) (KOADERNOA) Pilar Echazarreta eta besteak (1999)
    • DBH2:
      • “Martxoaren 8a: emakumea eta lan-mundua” Eusko Jaurlaritzaren materialak erabiliz: Bideak egiten “Programa coeducativo de orientación académica para la educación secundaria) (KOADERNOA) Pilar Echazarreta eta besteak (1999)
      • “Nerabea eta irudi fisikoa”
    • DBH3: Azaroaren 25a: “+ es –“ eta Beldur Barik programetako materialak erabiliz.
    • DBH4:
      • Azaroaren 25a: “+ es –“ eta Beldur Barik programetako materialak erabiliz.
      •  “Deskonekta zaitez tratu txarretatik” materiala
  • LANBIDE ORIENTAZIO PROGRAMAko saioak: Saio hauek orientatzaileek eta tutoreek lantzen dituzte  genero ikuspegitik DBH eta batxilergoko maila guztietan. Honetaz gain gurasoekin informazio saioak burutzen ditugu. Arreta berezia ondokoetan jartzen dugu:
    • Estereotipoen eragina azaltzea
    • Norbere gaitasun eta interesen araberako hautaketa egitera animatzea
  • Kanpoko programak
    • Tolosako udalaren “Inauterietan tratu txarrik ez “ kanpaina
    ATZERA ITZULI

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net