EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena

“ORIXE” BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTOA

"Mundu zabalerako zubia”

 

“Orixe BHIk, ikastetxe publiko izanez, berarengana hurbiltzen diren ikasle guztiek bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko bitarteko ona izan nahi du”.

 

Orixe Bigarren Hezkuntza Institutua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoa da. 1974ko azaroan sortu zen eta hezkuntza eskaintza aldatzen joan da, legeriaren bilakaerarekin batera. Hasieran, Irakaskuntza Ertaineko Institutua izan zen eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (HLO-LOE)n ezarpenaren ondorioz oraingo egoerara iritsi da., Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dago.

 

Bere garapenean, oinarri sendoak izan ditu eta ditu: euskara eta sustrai kulturalak, berrikuntza pedagogikoa (aurreko mendeko 80 eta 90 hamarkadetan, Orixe Proiektuaren izenarekin informatika munduan aintzindari izanez, egun, IKT ikastetxe eredua izateko bidean, “Zubi berri” proiektua eta atzerriko ikastetxe eta erakundeekin dituen harremanak, …). Berdin esan dezakegu, garapen jasangarriarekin (Agenda 21) edota elkarbizitzarekin (Elkarbizitza Plana) duen konpromisoa. Guzti honi, tutoretza eta orientabide atalean, ikasle zein guraso bakoitzari zor zaion arreta emanez, eginiko lana gehitu behar zaio.

 

© ORIXE BHI
Telefonoa: 943651387 | Telefonoa: 943652494 | Fax: 943651340 | 012980aa@hezkuntza.net