IKASLEAK ARDITURRIN ETA OIASSO MUSEOAN
Urtarrilaren 17an BATXI. II-ko Geologiako ikasleak eta Batxi. I-II-ko Latineko ikasleak Arditurriko meategiak bisitatu zituzten. Inguruaren ezaugarri geologikoak eta erromatarrek bertan utzitako arrastoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. DBH 4-ko Latineko ikasleak, aldiz, Oiasso Museoa -inguruko erromatar hiriaren aztarnategia- ezagutzera joan ziren. Aurrera doa JolasMatika proiektua
JolasMatika proiektua aurrera doa eta dagoeneko 5. saioa izan dute Samaniegoko 6. mailako ikasleek DBH 4. mailako ikasleen eskutik. Azken saioetan ALGORITMIA eta PROGRAMAZIOA atalak landu dituzte. Algoritmia lantzeko LEGO piezak erabili dituzte mota desberdineko munstroak eraikitzeko "problemen deskonposaketa" erabiliz. Programazioa lantzeko besteak beste Dado Lasterketa jolasaz baliatu dira. ARGAZKIAK IKUSI Latineko ikasleak Andelos-en
Abenduaren 18an Latineko ikasleak Andelos-ko aztarnategia ezagutzeko aukera izan zuten. Lehenengo geldiunea "Eunateko" eliz erromanikoa ikusteko izan zen; ondoren, Gares-ko herria eta zubia bisitatu zuten eta, azkenik, Andelos hiri erromatarra ezagutu zuten. Eguraldia lagun , primeran atera zen dena. JOLASMATIKAKO LEHEN SAIOA
Azaroaren 26an 4. DBH-ko IKT ikasgaiko ikasleek JolasMATIKA proiektuari hasiera eman zioten. Lehen fase honetan ikasleak Donostiako informatika fakultatera joan ziren eta Azpeitiko Urola BHI-ko ikasleekin batera gai hauek landu zituzten: Kodeketa bitarra, Algoritmoak eta pentsakera konputazionala, Konputagailuen egitura eta Programazioa. Guzti hau lantzeko Informatika gradua ikasten ari diren ikasleen azalpenak jaso zituzten, horretarako Informatika Fakultatean sortu dituzten materiaL osagarriak erabiliz. ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN Hizkuntza-ikastaroak atzerrian
DBH 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN. |