Sint Aloysius-Orixe

Facebook

 

EUSKARAREN EGUNA 2019

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ziren ikastetxean: Zinea , herri kirolak, musika eta dantza emanaldiak, karaokea, #Hitzolariak lehiaketa e.a. Bideo honetan ikus dezakezue ikasleek eskaini ziguten dantza emanaldi zoragarriaren laburpena.

ORIXE-KO GURASO BATEN ESKER ONEKO IDATZIA

2019ko azaroaren 8an, Donostiako TABAKALERA gunean, URRETXINDORRA programaren aurkezpen ekitaldia izan zen. Programa hau SOS ARRAZAKERIA elkarteak sustatzen du, eta berari esker atzerritik etorri berria den haur edo gaztetxo bat, eta unibertsitatean edo Lanbide Heziketaren Goi Mailako ziklo batean matrikulatuta dagoen ikasle bat elkartzen dira, ikasturtean zehar astean behin bizpahiru orduz aisialdiko ekintzak batera egin ditzaten. Orixe institutua bigarren aldiz parte hartzen ari da programa honetan. Joan den ikasturtean bi ikasle aritu ziren, eta ikasturte honetan 3 gaztetxo animatu dira. 18/19 ikasturteko esperientzia oso positiboa izan zen, zeren atzerritik etorritako gaztetxoei Tolosaldea eta Donostiako hainbat toki eta zerbitzu ezagutzeko aukera eman zaie, eta hemengo gizartean, kulturan eta hizkuntzan murgiltzeko bidea erraztu zaie. Tabakalerako aurkezpenera Orixetik joandako bi irakasleok oso sorpresa polita izan genuen, zeren aldez aurretik guk ezer jakin gabe, hiru ikasleen gurasoetako batek mikrofonora joan eta ondorengo idatzia irakurri zuen, IRAKURTZEN JARRAITU

BATXILERGOKO IKASLEAK IRUÑA-VELEIAKO AZTARNATEGIAN

Azaroaren 20an BATXI.II-ko Geografiako eta Latineko ikasleek irteera egin zuten Iruña-Veleiako aztarnategia ezagutzera. Hasieran Gasteizko Alde Zaharrean ariketa bat egin zuten oinplanoa aztertuz; ondoren Arkeologiako Museoa bisitatu genuen, eta azkenik, Iruña-Veleiako aztarnategira abiatu ginen. Bisita gidatuaren ondoren denbora izan genuen Mendozako Dorretxea, kanpotik behinik behin,ikusteko. Oso ondo atera zen dena. IKUSI ARGAZKIAK.

DBH1ko IKASLEAK BERTIZen

DBH-1ko ikasleak Bertiz-en (Nafarroa) egon ziren Urriak 7,8 eta 9an. Bertan ekintza desberdinetan parte hartu zuten aterpetxeko begiraleen eta ikastetxetik joan ziren irakasleen laguntzarekin. Ekintza honetako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

JolasMATIKA proiektua martxan!

Azaroaren 21an 4. DBH-ko IKT ikasgaiko ikasleek JolasMATIKA proiektuari hasiera eman zioten. Lehen fase honetan ikasleak Donostiako informatika fakultatera joan ziren eta Zarautzko Lizardi BHI-ko ikasleekin batera  4 unitate didaktiko landu zituzten: adierazpide bitarra, konputagailuen egitura, algoritmoak eta programazioa.  Guzti hau lantzeko Informatika gradua ikasten ari diren ikasleen azalpenak jaso zituzten, horretarako Informatika Fakultatean sortu dituzten materiaL osagarriak erabiliz.. ARGAZKIAK IKUSI

 

  

HEZKUNTZA GIDAK

BATXILERGOA DBH